euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com, partaide stand batekin Sarako 34. Idazleen Biltzarrean datorren igande eta astelehenean

2017/04/13

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com, eta euskal kultura eta diasporaren aldeko proiektu hori sostengatzen duen Basque Heritage Elkartea, partaide izango dira stand batekin datorren igande eta astelehenez Sarako 34. Idazleen Biltzarrean. Ipar Euskal Herrian euskal alorrean egiten den idazle eta literatura/kultur bilkurarik garrantzitsuena da Sarako Idazleen Biltzarra, aurten lehenengo urtez ohiko Bazko astelehenean egitetik, bi egunez, Bazko igande eta astelehenez, egitera pasatu dena.

Sara, Lapurdi. EuskalKultura.com, eta euskal kultura eta diaspora proiektu honi babesa ematen dion Basque Heritage Elkartea, partaide izango dira datorren igande eta astelehenean, Saran 34.ez egingo den euskal alorreko Idazleen Biltzarrean. Erreferentzia da Sarako Idazleen Biltzarra Iparraldeko euskalgintzan eta, euskal idazleei euren irakurleekin harreman zuzena izateko (eta alderantziz) ematen dien aukeraz gain, kultur bilgune eta Ipar Euskal Herriko euskal azoka garantzitsuena da, orain arte beti Bazko astelehenarekin egina.

Aurten pario edo apustuan urrats berria emanez lehenengoz bi egunez gauzatuko den Sarako hitzorduak urtero biltzen du batera edo bestera Diasporaren presentzia; eta EuskalKultura.com-ek berak, zuzenean edo bere koordinatzaile Joseba Etxarriren bidez aurretik ere ipini izan du standa bertan. Liburuetan zein egiletan urtero islatzen da Diasporak Euskal Herriko kultur bizitzan daukan partaidetzaren berri.

Aurten, orotara, 25 liburu berri bertaratuko dira. Azokak ahalegin berezia egin du Biltzarra freskotzen eta egile heldu zein gazteen lana uztartzen. Bi eguneko giro berritu honetan, zenbait ekitaldi txertatu dira, hainbat hitzaldi, aurkezpen, omenaldi, mahai-iburu eta abar. Kanaldude TV kanalak ere guztiaren lekukotasuna bilduko du.

Gonbidapena luzatua da, beraz, azoka bisitatu nahi duten guztientzat. Stand guztietan dudarik gabe, baina EuskalKultura.com-en standean ongi etorria emango zaizue. Euskal diasporako irudiak, informazioa eta liburuak topatu ahal izango dira, baita, hala nahi duenak, Joseba Etxarrirekin mintzatu eta solasteko aukera ere.

Hona Sarako 34. Idazleen Biltzarreko programa eta xehetasun zerrenda osoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia