euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com irailean itzuliko da, erabat berrituta; hona azken zozketaren emaitzak

2014/08/01

Sariak: hiru liburu, 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean (gaztelaniaz), Joseba Etxarriren 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta Cameron Watson-en 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukhera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.
Sariak: hiru liburu, 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean (gaztelaniaz), Joseba Etxarriren 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta Cameron Watson-en 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukhera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

PUBLIZITATEA

Begien aurrean daukazun hau EuskalKultura.com zaharraren azken alea da. Abuztuan, Euskal Herrian uda petoa eta opor garaia delarik, EuskalKultura.com-ek bere barru osoan aldatuko du eta irailaren 1ean berrituta eta diseinu, sail, egitura eta eduki eraberrituz plazaratuko da. Pixkanaka egingo dugu, abuztu osoa prestaketa lanetan emanez. Inkestari erantzun diozutenei mila esker, segidan datoz azken zozketan sariak eskuratu dituzutenen izenak. Eskerrrik asko eta pasa uda on (udan bazaudete). Irailaren lehenera arte!

Donostia-San Sebastian. Berritu ala hil, esaten dute eta, gure kasuan behintzat, aplikatu ahal izan da esaldia. EuskalKultura.com goitik behera berritzen emango dugu abuztua, beti ere proiektu honen aurrerabidea eta geroa segurtatu nahian. Apustuarekin segitzen dugu, baikor izan nahi dugu, baikortasun eta engaiamendu aktibo baikor horrek ekarri baikaitu honaino, dagoeneko interneten 13 urte dituen bide luzean barrena.

Buletina, beraz, ez da emititiko abuztuan. Eta irailean, itzultzen garenean, EuskalKultura.com berria iritsiko zaizu postontzira.

Mila esker inkestari erantzun diozuen guztiei. Badakizue iruzkinak eta ekarpenak zinez ongi etorriak direla guztion arteko proiektua den EuskalKultura.com-en. Eta inkestan abuztuaren 1a aurretik parte hartu duzuenen artean egindako zozketan, hauek dira emaitzak. 

SARIAK ETA IRABAZLEAK

1.- Vascos en Buenos Aires liburua: Silvia Urbicain (San Juan, Argentina)
2.- Euskaldunen Amerika liburua: Victoria Bañales (Boise, ID, Estatu Batuak)
3.- Modern Basque History liburua: Salvador Oria (Buenos Aires, Argentina)
4.- Aukhera CDa: Unai Sanchez (Murtzia, Espainia)
5.- Zerutik Sua dator DVDa: Mariano Silva-Torrea (Concordia, Argentina)
5.- Zerutik Sua Dator DVDa: Aletxu Lamayer (Cordoba, Argentina)

Zorionak irabazle guztiei. Datozen egunetan kontaktatuko dugu zuekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia