euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com Euskalonski-ko Pello Reparaz-ekin solastu da; ETB1eko saioa New Yorketik aireratuko da gaur

2018/09/24

Pello Reparaz eta Kirmen Uribe idazle bizkaitarra Manhattan-en (argazkia EiTB)
Pello Reparaz eta Kirmen Uribe idazle bizkaitarra Manhattan-en (argazkia EiTB)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen eskutik munduko hainbat hiri ezagutzeko helburua du joan den irailaren 3an ETB1ek estreinatu zuen ‘Euskalonski’ saioak. Vendetta taldeko abeslaria den Pello Reparaz aurkezle, tokian tokiko euskaldunek –euskara ama hizkuntza dutenek eta baita heldutan ikasi duten bertakoek ere– euren hirietako leku adierazgarrienak erakutsiko dituzte eta eguneroko bizitza nolakoa den azalduko dute, gustukoen dituzten kantuak ere aipatuta, Pelloren galderek bideratuta.

Irailaren 3tik gaur arte, Parisen, Londresen eta Berlinen grabatutako programak emititu dira eta gaurko saiorako, berriz, Atlantiko ozeanoa zeharkatu du abeslariak, ekoizpen taldea lagun, New Yorkeko istorioak kontatzeko. ‘Euskalonski’ programa ETB1en emititzen da astelehenero, Euskal Herriko gaueko 10:30etan. Eitb.eus-en ere ikus daiteke zuzenean eta programa zaharrak ere bai. Euskal etxeetako kide diren gonbidatuak ere azaltzen dira. Trailerra, hemen.

Hego Amerikako saioak

Europan abiatutako saioen ondoren, Hego Amerikara ere iritsi da Euskalonski eta grabatzeko aukeratutako lehenengo hiriak Buenos Aires eta Montevideo izan dira. Argentinako hiriburuan EuskalKultura.com-eko korrespontsala den Sabrina Otegik hartu zuen parte saioan eta behin grabaketa bukatuta, abeslari nafarrarekin mintzatzeko aukera izan zuen.

Elkarrizketan datozen asteetan bisitatuko dituen lekuak aipatzen ditu Pello Reparazek eta hausnarketa batzuk egiten ditu bere aurkezle rol berriari buruz. Esker oneko mezutxo bat ere bidaltzen dio euskal diasporako kideei. Hona elkarrizketa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia