euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketako proiektagailua Irune Urizar de Alcala eta Caracasko Eusko Etxearentzat

2015/11/23

PUBLIZITATEA

Badugu saritua EuskalKultura.com-ek antolatutako proiektorearen zozketan: Epson proiektagailua Venezuela aldera doa eta irabazlea Irune Urizar de Alcalá eta Caracasko Eusko Etxea euskal erakundea izan dira. Zorionak bi irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duten guztiei. Orotara ia seiehun partaidetza bildu ditugu, mundu osotik. Ez da hau izango, baina, azkeneko zozketa; beraz, oraingoan irabaki ez dutenei, aukera berriak izango direla  nahi diegu adierazi.

Donostia-San Sebastian. Azkenean eguna iritsi da. Irabazlea batek bakarrik izan ahal zuen eta oraingoan saria Venezuelara joan da: bertako hiriburuan bizi den Irune Urizar de Alcalá irakurleari egokitu zaio, eta berak Caracasko Eusko Etxearentzat eginiko eskaera gauzatu ahal izango dugu proiektorea bertara bideratuz. Datozen egunetan ados jarri beharko dugu ikusteko nola helarazi proiektagailua.

Azken fase honetan, orotara ia seiehun partaide izan ditu zozketak eta esan beharra dago, izan ere, ikusirik zein partaidetza maila altua lortu duten euren inguruan euren hautagaitzaren alde, Caracasko Eusko Etxeak ahalegin eta kanpaina gogorra egin duela bere bazkide eta lagunen artean proiektagailua eskuratzeko. Ez da horretan euskal etxe bakarra izan, baina bai, bistan  da, emaitza onenak bildu dituena.

Zorionak Irune Urizar de Alcalá-ri eta Eusko Etxeari! Agian baliagarria izango zaizue euskal etxearen ekitaldi eta jardunak sendotu eta areagotzeko, eta momentu goxoak pasatzeko bateko eta besteko filma eta proiekzioak ikusten!



Komentarioak

  • Zorionak

    Zorionak proiektorea jaso duten Caraseko lagunei, hurrengoan izango dugu guk zorte hobea! eta eskerrik asko Euskalkulturako antolatzaileei aukera emateagatik

    Xabier, 2015/11/23 17:42

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia