euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en abenduko zozketa: ostegunean bukatuko epea aurtengo azkenekoan parte hartzeko

2016/12/26

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak
EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

PUBLIZITATEA

Gaur zortzi agortuko da epea EuskalKultura.com-en abenduko zozketan parte hartzeko. Sariak sei dira: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat euskaraz (Manex Pagolaren kantuen berri eta CDa horiek bilduz), liburu bat gaztelaniaz ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Ez ahaztu, epea, abenduaren 29a akituko da.

Donostia-San Sebastian. Sei dira 2016ko azken zozketa honetan banatuko diren sariak. Hona euren xehetasun:

  1. NABO egutegia 2017NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak argitaratzen du eta Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeetan zein nonahiko euskaldunen etxeetan ezinbesteko tresna eta baliabidea
  2. Arantzazuko egutegia 2017Klasiko bat, paretan eskegitzekoa hau ere, baina 'takoa', orri bat egun bakoitzeko, egunez egun hainbat jakingarri eta datu interesgarri eskuratzeko, garai teknologiko hauei "betiko molde xaharren" ikutu eta ekarria eman nahi dienarentzat
  3. "Manex Pagola, bere kantagintza eta adibide" liburu-CDa (Elkar argitaletxea), Nork ez ditu Manex Pagolaren kantuak kantatu? "Urtxintxak oihanean" kantatu duzu eta ez zenekien kantua Manex Pagolak eginiko dozenaka kantuetako bat dela? Hona biak, testua kantuen azalgarri eta kantuak berak biltzen dituen liburu-CD aberatsa. EuskalKultura.com-en irakurleentzat propio Manex Pagolak berak eskuz dedikatu eta sinatua
  4. "Euskera para castellanohablantes" liburua (Erein argitaletxea). Zeuk irakurri edota lagun erdaldunei utzi nahi izango diezun liburua, "euskara eta gaztelania (egia esateko edozein bi hizkuntza) hain desberdinak ez direla frogatzen duena", zientifikoki, rigorez baina modu irakurterraz eta erakargarrian. Ikus artikulua hemen
  5. "Herri Miña: Cantos de Lejanía y Retorno" CDa (AusArts records- Klasikart). Euskal Herrira herriminez begiratzen duen Diasporaren hainbat kantu klasiko biltzen ditu: Agur Jaunak, Errimiña, ¡Ay Tierra Vasca!, Ara non diran, Urrundik... (17 kantu orotara, hainbat abesbatzek kantatuak)
  6. "Bidarte" CDa, Patxi eta Konpania-ena (Agorrila). Argentinatik bira egin ondoren sartu berriak diren dantza-maisu eta musikariak zeure etxe partikularrea edo euskal etxean zeuretzat lanean jartzeko, dantzen pausoak ikasi, praktikatu eta gozatzeko (14 pieza: Bidartarrak, Hegi, Tafallako jota, Larraburu, Lantzeko zortzikoa, Axuri Beltza, Azkaindarrak, Agure Zaharra, Mutxikoak, Sorgin dantza...)

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK

Aski da abenduaren 29rako (etzidamu) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren sei sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4, 5 edo 6

OHARRA: email helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onartuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Eta garrantzitsua: herri-koderik gabeko helbiderik ez da onartuko, bidalketa garestia izanik, atzera etorri izan zaizkigu-eta.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia