euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-eko hil-oharrak: gomuta eta omenaldia Diasporan hildakoei, bidali zeure informazioa

2017/03/30

"Oroimenean", EuskalKultura.com-en hil-ohar saila
"Oroimenean", EuskalKultura.com-en hil-ohar saila

PUBLIZITATEA

Ahulenei ematen zaien tratuak eta hildakoekiko moduek asko esaten dute komunitate bati buruz. EuskalKultura.com-en "Oroimenean" sailak Diasporan hildakoak gogoan hartzea eta haiekiko azken oroitzapena gordetzea dauka helburu. Zure lankidetza eskatzen dizugu horretarako, bidaltzea zure euskal etxe edo komunitatean zendutakoen berri. Keinu eta ahalegin txiki bat izan daiteke zuretzat, hildakoak merezitakoa seguruenik. Hona hildakoen zerrenda.

Donostia-San Sebastián. Askotan gerta daiteke Diasporan norbait hiltzea eta bakarrik bere ingurukoak edota herri berekoak enteratzea. Eta zeu hilabetetara enteratzea. Eta pena hartzea horrela gertatu delako. Gauzak ez dauka bestelako soluziorik, eta beste kasu askotan bezala, berriak pasatzeko informazio zerbitzu on bat izatearekin baino ezin daiteke konpondu. EuskalKultura.com-ek, baina, bere hondar-alea ezarri nahi du eta apalik baina horretarako sortu zuen bere "Oroimenean" saila: Diasporan hildakoen hil-oharrak eta azken berriak argitaratzeko.

Horretarako, saiatzen gara guregana heltzen diren edota peskizan harrapatzen ditugun informazioei bidea ematen. Baina, egiazki, lan hobe bat egiteko, soilik gure irakurle eta lagunen lankidetzarekin egin daiteke. Ez utzi zeure inguruko euskal etxe edo komunitatean gertatutako heriotzak oihartzunik gabe pasa daitezen, eta idatziguzu datuak edo daukazun onformazioa ematen.

Sail honek arrakasta izateko, ezinbestekoa da zure ekarpena, minutu pare bat dedikatzea. Aski da, euskal komunitatean norbaiten heriotzaren berri badaukazu, mezu bat bidaltzea guri. Mezuan daukazun infomazioa sar dezakezu, tartean esaterako, hildakoei buruzko pare bat lerro nor zen esanez, baldinbadaukazu hildakoaren argazki bat, edo herriko kazetan agertutako haren hil-ohar edo obituarioa, edo bururatzen zaizun besterik. Bidaltzen duzun informazio oro estimatuko dugu.

Hona biddal dezakezu: http://www.euskalkultura.com/euskara/oroimenean/bidali-zurea

Hau da "Oroimenean" sailerako esteka: http://www.euskalkultura.com/euskara/oroimenean

hauek dira, esaterako, 2017ko lehenengo hiru hilabeteetan argitaratu ditugun heriotzak:

Izenen bat faltan botatzen baduzu, gogoratu beti ere zerorrek bidaltzeko aukera daukazula hona idatziz.

Gainerakoan, gure ohiko email helbidea info@euskalkultura.com da.

Eskerrik asko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia