euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek ikasturte berria hasi du gaur, diseinua, edukiak eta ezaugarriak berrituta

2014/09/01

EuskalKultura.com-en azal berria
EuskalKultura.com-en azal berria

PUBLIZITATEA

Gaur astelehena, irailaren 1ean, ikasturte berri bati ekin dio EuskalKultura.com-ek. Abuztua barne lanetan eta webgunea berritzen eman dugu, beti ere gogoa Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko harremanak zabaldu eta sakontzean ipinita, horretarako tresnatzat jotzen baitugu gure jarduna. Aldaketak egin ditugu eta segitzen dugu webgunea aldatzen. Ohi bezala, zure iritzia eta partaidetza ongi etorriak dira. Ea zer eskaintzen digun ikusturte berriak!

Donostia-San Sebastian. Urrats berria eman du EuskalKultura.com-ek eta jantzi eta mami berriz aurkeztuko zaizu irail honetatik aurrera. Gaurkoan plazaratu ditugun aldaketa nabarienak diseinu, itxura eta abiadura aldekoak dira. Hori abiapuntu, datozen egun eta asteetan epeka atal eta eduki berriak joango gara gehitu eta emendatzen urte azkeneraino.

Oinarrizko jantziak soinean plazaratu gara gaur eta oinarri hauen gainean joango gara eraikitzen EuskalKultura.com berriaren eraikina.

Bide horretan seguru hutsak, akatsak eta doiketak gertatuko zaizkigula; beraz, pazientzia nahi dizugu eskatu, eredu berria finkatu arte gerta daitezkeen akatsak ahal bezain azkar saiatuko baikara konpontzen. Konfidantza handia ipinita daukagu hasten ari garen fase berri honetan eta fruituek merezi dutelakoan gaude.

Berriz gogora ekarri nahi dut, azkenik, guztion arteko lana dela EuskalKultura.com eta irakurleen iritzi kritikoak espero ezezik zinez goitatu eta ezinbesteko osagaitzat ditugula.

Joseba Etxarri
zuzendaria/director
www.euskalkultura.com



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia