euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek historia liburu bat eta euskal CDak dauzka zozketagai: ostirala, azken eguna parte hartzeko

2016/04/05

Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua eta zenbait kantariren hiru diskoak
Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua eta zenbait kantariren hiru diskoak

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek zozketagai ipini ditu liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez. Datorren ostirala da parte hartzeko azkeneko eguna.

Donostia-San Sebastian. Azken egunak EuskalKultura.com-en opari zozketan parte hartzeko. Horretarako, aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. "Modern Basque History", Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS, Center for Basque Studies-ek argitara emana
  2. "b_aldeak" CD maxisinglea, Kalakan hirukotearena, a capela-ko kantuekin
  3. "Arbailan", Xiberoko ahots esanguratsuenen sormen lan eder dagoeneko klasikoa
  4. "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da apirilaren 8ko (datorren ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita. Irabazleak hurrengo astelehenean, apirilaren 11ean, adieraziko dira buletinean.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia