euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek euskal etxe eta jatetxeen gida eguneratu du eta laguntza eskatzen die bere irakurleei

2016/12/21

Euskal etxeak munduko mapan geolokalizatuta EuskalKultura.con-en gida berrian
Euskal etxeak munduko mapan geolokalizatuta EuskalKultura.con-en gida berrian

PUBLIZITATEA

Euskal etxe baten bila? Herrialde bateko euskal etxe edo jatetxeak topatu nahi? EuskalKultura.com-en euskal elkarteen gida berrituan topa ditzakezu. Munduko euskal etxe eta jatetxeen gida eguneratu dugu eta erabiltzaileen eskura jarri. Hori egitearekin batera, partaidetza eskatzen diegu irakurleei, eta oro har euskal etxe eta jatetxeetako bazkide eta erabiltzaileei, bistadizoa eman eta parte hartzeko. Bilaketak herrialdeka edo euskal etxe/jatetxeka egin daitezke, eta mapan euren kokalekua agertuko da.

Donostia-San Sebastián. EuskalKultura.com-ek ber Euskal Etxeen Gida eta Euskal Jatetxeen Gida berritu ditu [egin klik mapa azpian 'Euskal Etxeak' edo 'Jatetxeak' hitzen gainean mapan batzuk edo besteak, edo biak, agertzeko], irakurleentzako baliabide berritu gisa. Bertan Diasporako euskal etxe eta elkarte guztiak bildu ditugu eta baita munduko hainbat euskal jatetxe.

Euskal Etxeen atalean, zerrendara Eusko Jaurlaritzak ofizialki aintzat hartutako euskal etxeak jaso ditugu, eta baita ere ofizialak izan ez arren, euskal munduan lanean diharduten beste euskal etxe edo erakunde batzuk..

Gidan hiru eratara egin daitezke bilaketak:

-Mapan: munduko euskal etxeak geolokalizatu eta nahi duguna aukeratu
-Herrialdeka: herrialde bat aukeratu eta bertan diren euskal etxeen zerrenda agertuko da
-Bilatzailean:  euskal etxe jakin baten izena edo hiria jarrita bilatzailean

Euskal etxe bakoitzaren fitxan zenbait datu ager daitezke: helbidea, harremanetarako datuak, webgunea, e-maila, Facebook, mapa eta atal berezi bat, eta batzuetan argazki galeria  (azken hau gutxinaka osatzen joango gara).

Gainera, iruzkinen atala ere izango du elkarte bakoitzak. Bertan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu, zentro bakoitzari nahi duzuen komentarioa edo agurra helaraziz (iruzkinak egiteko orduan errespetua eskatzen dugu, polemika eta iruzkin iraingarriak ekidinez, beste leku batzuk daude horretarako).

Jatetxeen arloan ere funtzionamendua beretsua da, baina kasu honetan beste datu erabilgarri batzuk bilduta: telefonoa eta e-maila erreserbak egiteko, webgunea eta baita Trip Advisor atariko kritikak ere, besteak beste.

Lana biribiltzeko, zeure partaidetza

Gida aberastu eta eguneratzea talde lan luzea izan da (eta horretan segitzen dugu etengabe) baina iritsi da aldaketak jendaurretu eta azken pausoa emateko momentua: zure parte hartzearena. Horregatik, parte zaren edo inguruan duzun euskal etxearen orria ikustera gonbidatzen zaitugu, eta bertan dauden datuak, argazkiak eta abar osatzen edo hobetzen laguntzeko. Topatzen dituzun akatsekin, edo zeure iradokizun edo hobekuntzekin info@euskalkultura.com helbidera idatz dezakezu, tituluan "euskal etxeen gida" ipinita.

Jatetxeei dagokienez, gauza bera eskatzen diegu jabe edo erabiltzaileei: zuzenketak, informazio osagarria edo iradokizunak leku berriei buruz info@euskalkultura.com helbidera bildatzea baita ere. Mila esker aldez aurretik.

Otsailean atal berriak aurkeztuko

Euskal etxe eta jatetxeen gida eta aurkibide berritua zuen ekarpenekin osatzen joan ahala, otsail hasieran munduko euskal baliabide berrien gidak ere aurkeztuko ditugu: euskara edo euskal kultura lantzen duten unibertsitateen gida, munduko euskal jatorriko leku-izenen gida, Diasporako euskal dantza taldeen gida eta bestelako euskal baliabideen gidak. Adi egon, beraz, pauso berri hauei.

Edozein irdadokizun baduzu, helarazi mesedez info@euskalkultura.com helbidera idatzita. Eskerrik asko gure ahaleginarekin bat egiteagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia