euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Diasporaren Eguna ospatuko du, irailaren 8an, Donostiako Unanue Hotelean egingo duen ekitaldi batekin

2018/08/10

Diasporaren Eguneko lehenengo elkarretaratze hau Donostiako Unanue hotelean izango da, 'Diasporaren hotel'ean
Diasporaren Eguneko lehenengo elkarretaratze hau Donostiako Unanue hotelean izango da, 'Diasporaren hotel'ean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik hurbil sentitzen diren herritarrak.

Xehetasunak abuztuan zehar emango ditugu, baina inportantea da data egutegian gordetzea. Hitzordua, beraz, irailaren 8an, Donostiako Unanue Hotelean. Dagoeneko baieztatu digute euren presentzia Argentinako Arrecifesko Maral taldeko Mariana Dominé Irigoyen kantariak, eta Coronel Moldes herriko Marita Echave idazle, sukaldari eta euskal kultur sustatzaileak, baita munduko beste euskal komunitate eta euskal etxebatzuetako oinezko kideek ere.

Hitzordua lagunarte giroko elkarretaratze bat izango da. Oraingoz baiezta daiteke eguerdi aldean bilduko garela eta bertaratzen garenok elkar agurtu eta ezagutzeko aukera izango dugula; musikak eta agian filma labur batek ere lekua izango dute eta elkarrekin bazkalduko dugu, lagun arteko euskal tradizio jatorrean. Menua eta prezioa adieraziko dira --ez da dirua irabazteko asmoz egindako deia, elkarrekin biltzeko xedez baizik-- eta bazkarian parte hartzeko izena aldez aurretik eman beharko da, logistika kontuak medio.

Donostian bazabiltza irailaren 8an, badakizu non duzun Diasporako lagunekin biltzeko hitzordua! Adi, erne egon abisu berriekin!

(informazio gehiago edo aurretik izena emateko, idatzi info@euskalkultura.com-era)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia