euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com: ostegunean abiatuko da buletina ingelesez; pasa abisua lagun ingelesdunei

2011/10/11

Webgunearen ingelesezko bertsioaren gaurko lehen orria
Webgunearen ingelesezko bertsioaren gaurko lehen orria

PUBLIZITATEA

Orain artean posible zen edukiak ingelesez segitzea webgunearen ingelesezko bertsioaren bidez, baina ostegun honetatik aurrera EuskalKultura.com-ek buletina ere plazaratuko du ingelesez. Diaspora ingelesdunean lagunik baduzu, pasa iezaiozu abisua. Izan ere, gehienbat AEBetatik, Kanada, Erresuma Batua eta Australiatik jaso ditugun eskaerei erantzunez erabaki dugu pauso berri honetan ahalegintzea.

Donostia-San Sebastian. Ez da oraindik ingelesezko buletina euskarazko eta gaztelaniazko edizioen pareko izango, lehenengo fase honetan, astean behin baino ez baitugu plazaratuko. Ingelesezko berriak egunero igotzen ditugu webgunera, baina ez oraindik euskarazko eta gaztelaniazko kopuru berean.

Astean behingo eskaintzak harrera ona izaten badu, eta ekonomiak laguntzen badu --ez da egoera samurra bizitzen ari garena-- bigarren urratsera joko genuke, zinez pentsatzen baitugu behar dela eman Diasporaren berri ingelesez, hala mintzo duen Diasporarentzat eta baita ingelesa lingua franca gisa erabiltzen duten guztientzat ere.

Ingelesezko buletina zure postontzian jasotzeko aski duzu hemen harpidetzea edo zure lagun ingelesdunei lotura hau ematea. Esan bezala ostegun honetatik aurrera astean behin bidaliko dugu, Euskal Herrian goizeko hamaikak direnean (eta beraz Londresen goizeko hamarrak, goizaldeko bostak New Yorken, hirurak Boisen, ordubiak Los Angelesen edota egun bereko gaueko hamarrak Sydneyn).

Welcome to the EuskalKultura.com bulletin!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia