euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek lehio berriak zabaldu ditu sare sozialetan: Facebook eta Twitter-en gaude dagoeneko

2010/06/24

Facebook eta Twitter. Euskalkultura.com-ekin komunikatzeko bi aukera berriak
Facebook eta Twitter. Euskalkultura.com-ekin komunikatzeko bi aukera berriak

PUBLIZITATEA

Nahia eta bokazioa baditugu, ahalak, ordea, beti eskas, eta nahikeria handia lagun jarduten dugu. Dena den, teknologiaren eta komunikatzeko aro berri honetan, aldaketa sorta ekarri nahi izan dugu EUSKALKULTURA.COMera, lehio berriak zabalduz munduari. Egunero lantzen dugun informazioa bestelako bideez banatu eta barreiatzeko, Facebook sare sozialeko profila berreskuratu dugu. Horrekin batera, kontu bat ireki dugu Twitter-en, egunero argitaratzen ditugun albisteei oihartzun berria emateko geure webguneraino etorri nahi ez duten lagunentzat. Irakurle eta lagunekiko harremana estutu nahi izatea da xedea. Komentariorik baduzu, idatz iezaguzu lotsarik gabe.

Donostia-San Sebastian. Guregana sare sozialak medio hurbildu nahi duenak, Facebook eta Twiterren berritu edo zabaldu berri ditugun tarteetatik egin dezakezue:

-Kontua Facebook-en
-Kontua Twitter-en

Azkenik, webgunean iragarkiak txertatu nahi dituenari ere gonbidapena luzatu nahi diogu. Horretarako, gartxot@euskalkultura.com helbidera idatzi besterik ez du Diasporako lagunengana iritsi eta EuskalKultura-com-i lagundu nahi dionak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia