euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek antolatu duen 2013 NABO egutegien zozketan parte hartzeko azken eguna da bihar

2012/09/18

PUBLIZITATEA

Bihar asteazkena, gaueko 24:00etan, bukatuko da EuskalKultura.com-ek bere lagun eta irakurleen artean opari ematearren antolatutako 2013ko NABO egutegien zozketan parte hartzeko epea, esan nahi baita Estatu Batuetako eta Kanadako 43 euskal etxe eta elkarteren biltzaile den erakunde honek bere 40. urteurrena beteko duen 2013 urterako prestatu duen egutegia doain eskuratzeko aukera berezia, egutegia bestela berehala jarriko baita salgai Iparrameriketako euskal etxeetako bakoitzean. Parte hartzeko, aski da email bat bidaltzea, zure izen-deiturak eta helbidea (kale, herri eta herrialdea) idatzita. Emaitzak ostegunean webgunean eta buletinean emango ditugu argitara.

Donostia-San Sebastian. Nahiko zenuke Euskal Herriko eta Diasporako kolore orodun argazki esanguratsuak biltzen dituen egutegi honen ale bat eskuratu eta oraindik ez diguzu emaila bidali? Garaiz zaude oraindik, baina hobe zenuke gehiago ez uztea eta orain bertan info@euskalkultura.com helbidera emaila bidaltzea, aukera ez galtzeko, honako datuak ipiniz:

-zure izen-abizenak
-eta posta helbide arrunta (kalea, herria eta herrialdea),

hori eginez zuzenean sartuko baitzara EuskalKultura.com-ek egutegi horren sei ale zozketatuz egingo duen zozketan, NABOren presentzia eta irudi eder hauek etxeratuz.

2013an NABOk 40 urte beteko ditu Renon sortua izan zenetik eta urteurren hori egutegiak gogora dakar. Bestela, hamabi argazki handi eta dotore biltzen ditu egutegiak, bana hilabete bakoitzeko, bertan Euskal Herriko eta AEBetako Diasporako beste hainbeste irudi bildurik. Ingelesarekin batera, euskara dauka hizkuntza nagusi eta bi hizkuntza horietan agertzen dira esaterako, hizki handitan, hilabete bakoitzaren izena, nahiz eta aste-egunen izenak, adibidez, lau hizkuntzez, frantsesez eta gaztelaniaz baita ere, ere ezarriak datozen.

Donostiako Elkar-ekin hasitako lankidetza bat medio, hilabeteetako bakoitzak euskal kantari edo talde baten aipamena ere biltzen du, argazki, album bat eta biografia laburpen batekin. Hau da aurtengo hilabetez-hilabeteko musikarien selekzioa:

-Mikel Laboa
-Pantxoa eta Peio
-Kepa Junkera eta Julio Pereira
-Pier Paul Berzaitz
-Benito Lertxundi
-Jean Mixel Bedaxagar
-Imuntzo eta Beloki
-Erramun Martikorena
-Oskorri
-Lauroba
-Anje Duhalde
-Olatz Zugasti.

Zozketan parte hartzeko

Zozketan parte hartzeko aski duzu emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan 'Zozketarako' ipinita. Barnean idatzi behar dituzu zure izen-deiturak eta helbidea (kalea, herria eta herrialdea) eta, nahi baduzu, telefonoa. Emailak jasotzeko azken epea datorren asteko asteazkena da, irailaren 19a, gaueko 24:00etan. Emaitzak ostegunean, irailaren 20ean jakinaraziko dira buletinean eta webgunean. Errazagoa ezin! Izan zorte on!

-Mila esker NABOri bere lankidetzagatik
-Irakur eta entzuteko:
www.elkarargitaletxea.com/euskalamerika



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia