euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek "Euskera para dummies" liburuaren bost ale zozketatuko ditu irakurleen artean

2012/07/16

PUBLIZITATEA

Editorial Para Dummies argitaletxeari esker, EuskalKultura.com-ek "Euskera para dummies" liburuaren bost ale zozketatuko ditu uztailaren 31ean eta irailaren 5ean. "Euskera para dummies" oinarrizko euskara eta euskarazko esaldi erabilgarriak ikasteko gida azkarra da gaztelania abiapuntu. Ez da berez hizkuntza ikasteko metodoa, baina irakurleek eguneroko egoeretan elkarrizketa sinpleak mantentzeko adina ikasiko dute. Liburua 2009an Frantzian argitaratu zen "Basque pour les nuls" (Euskara zozoentzat) lanaren itzulpena da. Jean Baptiste Cuyos euskaltzaina eta Jasone Salaberria izan ziren egileak. Ale bat nahi al duzu edo norbaiti oparitu? Lagun bat harpidetzea (aurretik bere onespena lortuz) eskatzen dizugu. Gure buletina jasotzea harentzat mesede, eta liburu bana lortzen baduzue, pagotxa osoa! Sartu zozketan!

Donostia-San Sebastián. EuskalKultura.com-ek irakurleentzako zozketa berezia antolatu du: saria Editorial para Dummies argitaletxeak berriki plazaratu duen "Euskera para Dummies" liburuaren bost ale izango dira. Liburua gaztelania mintzatzen duten erdaldunentzat pentsatuta dago eta oinarrizko euskara ikasteko gida azkarra eta arina da. Irakurtzeko erraza eta dibertigarria da, eta irakurleek eguneroko elkarrizketetan moldatzeko lain ikasiko dute.

Liburua erabilgarria izan daiteke Euskal Herrira etorri nahi duten turistentzat zein bertan bizi eta sekula euskara ikasi ez dutenentzat. Eta nola ez, oso baliagarria izango da ere Diasporatik arbasoen hizkuntza hobeto ezagutu eta pixka bat hitz egin nahi duten euskaldunen ondorengoentzat.

Liburua "Basque pour les Nuls" gidaren itzulpena da. Frantzian argitaratu zen eta Jean Baptiste Coyosek eta Jasone Salaberriak idatzi zuten.

Zozketan parte hartzeko zure lagun baten buletinerako harpidetza egin beharko duzu, haren oniritzia jaso ondoren jakina. Hemen harpidetu beharko duzu.

Eta ondoren email bat bidali info@euskalkultura.com helbidera, honakoak bilduz:

-Harpidetu nahi duzun pertsonaren datuak [(izen-deiturak) eta emaila] eta bere posta helbide arrunta
-Zure izen-abizenak eta emaila, eta baita posta arrunteko helbidea ere, irabazle suertatzen bazara/bazarete liburua bidali ahal izateko

Lau ale zozketatuko dira (bi uztailaren 31ean eta beste bi irailaren 5ean) eta zure zenbakia ateratzen bada garaile, zuk eta zure lagunak, liburu bana jasoko duzue doan etxean, adierazitako helbideetan, EuskalKultura.com-ek eta Editorial para Dummies argitaletxeak egindako tratuari esker. Bosgarren ale bat, irailaren 5eko zozketan irabazle suertatzen denak erabakitako euskal etxeko liburutegira joan da.

Lehenengo Zozketa uztailaren 31ean adieraziko da (gogoratu, urtero legez, abuztuan buletinik ez deloa argitaratuko). Bigarren zozketa irailaren 5ean izango da, asteazkena. Izena emateko epea egun horietako bakoitzaren bezpera izango da, baina nahi adina email bidali ahal izango duzu. Email helbide bakoitzeko harpidedun bakarra onartuko da.

Zozketarako zenbaki bana lotuko duzu harpidetzen duzun pertsona berri bakoitzeko. Email bakoitzean harpidedun berri bakarraren datuak ipiniko dira eta zozketarako zenbaki bakarra lortzeko.

-"Euskera para Dummies" erosteko, jo hona (paperezko bertsioak 9 euro balio ditu; liburu elektroniko bezala ere eros daiteke, merkeago).


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia