euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek euskal argazki lehiaketa bat deitu du: saria, Xamar-en 'Euskal jendea' liburua

2009/07/13

Lehiaketaren afixa. Lanak abenduaren 1erako entregatu beharko dira.
Lehiaketaren afixa. Lanak abenduaren 1erako entregatu beharko dira.

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek argazki lehiaketa baterako deia egiten du, Diasporarekin edo euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak onartuz, tartean Euskal Herrian bertan ateratako argazkiak, baina hobetsiz Euskal Herritik kanpo biziarazten den euskal kulturarekin eta Diasporan euskaldunek garatutako ekimenekin zerikusia daukaten gaiak. Hiru sari banatuko dira, irabazleetako bakoitzari Xamar-en 'Euskara Jendea' liburuaren ale bana; parte hartutako gainerako guztien artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira, Pamiela argitaletxearen politesia. Euskal Herrian eta Hego Hemisferioan udan, eta Diasporako beste herrialde batzuetan abendura artean egiten diren euskal jaiak ere biltzearren, originalak bidaltzeko epea abenduaren 1ean Euskal Herriko gaueko 12etan ipini da.

Donostia, Gipuzkoa. EuskalKultura.com-ek argazki lehiaketa baterako deia egiten du. Euskal Diasporarekin zerikusia duten lanak har dezakete parte, nonahi ateratakoak. Argazki digitalak beharko dute izan, jpg formatuan eta erreferentziazko bereizmena 1.800 x 1.200 pixelekoa izango da. EuskalKultura.com-ek artxiboratu egin ditu parte hartzen duten argazkiak eta nahi duelarik argitaratu ahal izango ditu.

Nornahik parte hartu ahal izango du, nahi adina argazkiak bidaliz. Argazkiak originalak beharko dute izan. Ezinbestean, honako datuak bidali beharko ditu: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria eta herrialdea, eta harremanetarako telefono zenbakia. Horrekin batera, ezinbestekoa izango da argazkiak islatzen duenari buruzko erreferentzia ematea, non atera den, noiz, nor edo zer agertzen duen edo argazkia atera zeneko testuingurua.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 1ean amaituko da, Euskal Herriko gaueko 12etan. EuskalKultura.com-ek osatutako epaimahai batek erabakiko ditu sariak. Lanak euskalkultura01@gmail.com helbidera bidali beharko dira, izenburuan 'Argazki lehiaketarako' ipiniz. Sariei dagokienez, oraingoz, lehenengo hiru lanei Xamar-en 'Euskara jendea' liburuaren ale bana emango zaie, eta gainerako partaideen artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira. Baliteke sari gehiago ere izatea, baina horien izaera baieztatu ahala adieraziko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia