euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalEtxeak.net-ek 6.000 irudi berri emendatu dizkio online eskuragai daukan Diasporako argazki artxiboari

2018/05/30

EuskalEtxeak.net-en Argazki Artxiboak mundu osoko 40.000 sarrera baino gehiago dauzka
EuskalEtxeak.net-en Argazki Artxiboak mundu osoko 40.000 sarrera baino gehiago dauzka

PUBLIZITATEA

Apurka eta etengabe hazten doa EuskalEtxeak.net-ek sarean interesatu ororen eskura daukan Diasporari buruzko argazki artxibo handia. Oraingoan beste 6.000 argazki emendatu dizkiola adierazi berria du webguneak, sarrera bakoitza edukien datuekin identifikatuta eta erraz topatzeko moduan. Saltseatzeko gonbitea ere egiten du. Eta aukera baliatzen du eskerrak emateko argazkiak pasatu dizkioten guztiei. Zeuk ere argazkiak badituzu, aski duzu info@euskaletxeak.net-era bidaltzea. Aldez aurretik, mila esker, guztion onurarako da.

Vitoria-Gasteiz. Oraingoan egindako sartzealdi honekin, 40.000 iruditik gora dira EuskalEtxeak.net-en artxiboak biltzen dituen irudiak, anitzak eta mundu osokoak, euskal diasporaren garai, leku, mota eta ezaugarri desberdin guztien isla.

Webguneak adierazi duenez, sartu berriak diren hauetan oso galeria bariatuak topa daitezke, esaterako "umeentzako euskara tailerra Arrecifen, San Ferminetako ospakizunak Liman, San Frantziskoko jaialdia, Txileko Euskal Astea, Mexikoko danborrada, Montevideoko Euskararen Eguna… eta askoz gehiago!"

Ekimenaren xedea, irudiok gorde eta kontserbatzea da, baina erabiltzaileen eskuragarri ipinita, modurik errazenean gainera, internetez norberaren ordenagailutik eta sailkatu eta identifikatuta, Izan ere, diote, erabilpena errazteko asmoarekin, hain zuzen, irudi guztiak bilduma, maila, herrialde, etiketa, euskal etxea eta erabiltzailearen arabera daude sailkatuta.

Hau guztia, ordea, soilik posible da erabiltzaileen eta euskal komunitate eta etxeetako kide eta lagunen lankidetzarekin. Beraz, eskerrak ematearekin batera, elkarlean segitzeko deia ere luzatzen dute, bakoitzak izan ditzakeen irudiak info@euskaletxeak.net helbidera bidaliz edo Facebook profilera bideratuz.

Hona artxiboan bilaketak egiteko aukeretako batzuk:

-Bildumaren arabera
-Kategoriaren arabera
-Herrialdearen arabera
-Etiketaren arabera
-Euskal Etxearen arabera
-Erabiltzailearen arabera

Artxiboa euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez kontsulta daiteke.

Saltseatzea besterik ez duzu. On egin! (eta ez ahaztu zeure argazkiak Euskaletxeak.net-era bidaltzea)



Komentarioak

  • Salseatzen

    Jolas polita izan da argazkietan salseatzea harrigarria

    Jokin Etxeberria (Donostia), 2018/05/31 02:50

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia