euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak topaketa egingo du larunbat honetan Madrileko Euskal Etxean

2009/04/21

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ikurra
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ikurra
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Madrilgo ordezkaritzak urteroko lagunen topakaterako deialdia egin du. Ekitaldia larunbat honetan izango da, Madrileko Euskal Etxean eta ondoren Zerain jatetxean. Topaketaren helburua elkarteko kideen artean eta erakunde eta talde laguntzaileekin harremanak sakondu eta estutzea da. Eguna 'El país de aprieta y afloja' antzezlanarekin hasiko da (Félix M. de Samaniego-ren testuetan oinarritua) eta ondoren lagunarteko afaria egingo da Zerain jatetxean.

PUBLIZITATEA

Madrid, Espainia. Euskalerriaren Adiskiden Elkarteak (RSBAP), 'Gorteko ordezkaritza' deritzon sailaren bidez, Madrileko kide eta lagunei biltzeko gonbitea egiten die, urtero legez lagunarteko topaketa egiteko. Topaketa honen 25. edizioa izango da aurtengoa eta Madrileko Euskal Etxearen lankidetza estua izango du.

Izan ere, ekimena Euskal Etxearen egoitzan hasiko da, bertan egingo den antzerki emanaldiarekin. Antzezlanak 'El país de aprieta y afloja' izenburua du eta Félix Mª de Samaniego-ren testuetan oinarritua da. Samaniego elkartearen sortzaileetako bat izan zen (1765ean sortu zen elkartea) eta antzezlen emanaldia RSBAP-eko ekimen tradizionaletako bat izan da luzaroan. Aspaldion utzita bazegoen ere elkarteko Zuzendaritza Batzordeak berreskuratzea erabaki du.

Ikuskizuna Juan José Monago Escobedo aktore gasteiztarrak sortu, idatzi eta antzezten du. Antzezlanak txirula eta txalaparta akonpainamendua izango du, Miren Ugarte eta Raquel Ventura musikariekin. Emanaldia Euskal Etxeko Areto Nagusian (Jovellanos 3, Madril) egingo da, 19:00tatik aurrera.

Ondoren, 21:30tan elkarteko kide eta bazkideek lagunarteko afaria egingo dute Zerain jatetxe-sagardotegian (Quevedo 3, Madril). Afariaren prezioa 39 eurotakoa izango da (informazio gehiago jaso nahi izanez gero deitu 913694711 telefonora edo bidali e-maila RSBAPDELCORTE@telefonica.net helbidera).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia