euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunen sukaldaritza, herri kirolak eta dantza, Barilocheko 35. Gizataldeen jaialdiko erakarpen handienetakoa

2014/11/21

Mendiko Dantzariak: Urtero ordezkatzen dute barilocheko danztariek Euskal Herria hiriko Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian (argazkia Paula Canepa)
Mendiko Dantzariak: Urtero ordezkatzen dute barilocheko danztariek Euskal Herria hiriko Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian (argazkia Paula Canepa)

PUBLIZITATEA

Jaia bi asteburutan luzatu zen eta hamabi kolektibitateren musika eta dantza ikuskizunak, jolas eta olgetarako ekintzak eta sukaldaritza eskaintza batu zituen Barilocheko Klub Daniarrean. Euskaldunen plater tipikoak, herri kirolak eta dantzariak jaiaren erakarpen handienetako bat izan ziren aurten ere. 

Bariloche, Argentina. Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdiaren 35. edizioa azaroaren 8, 9, 15 eta 16an egin zen kolektibitate espainiar, alemaniar, italiar, errusiar, suitzar, daniar, portugaldar, austriar, hungariar, esloveniar, kroaziar, euskaldun eta zeltiarrak antolaturik.

Mendiko Eusko Etxea euskal etxearen partaidetza nabarmena izan zen jaialdiaren hasiera-hasieratik. Alde batetik, antolaketa lanetan, urtean zehar egindako bileretan, ekimeneko instituzioko arduradunak prestakuntzan laguntzen. Bestetik, jaialdian bertan, leku nabaria izan zuten eta arrakasta esanguratsua lortu baitzuten euskal dantza taldeak, herri kirolek eta euskal elkarteak prestatutako euskal mokadu goxoenek.

Jaialdia bukatzean eginiko balioespenean, etxeko kide Hector Grañak azaldu dio EuskalKultura.com-i "lau egunetan zehar egindako lanak emaitza onak baino ez ditu(ela) utzi" eta, "festaren aurreko edizioetan bezala, bultzada handia bihurtu d(el)a gero eta jendetsuagoa den euskal etxeko lan taldearentzat".

Grañak esan digu, bestalde, euskal etxeak abenduaren 12an egingo duela biltzarra agintariak berritu eta urteko balantzeak aurkezteko. "Egin behar ditugun lanak ere erabakiko ditugu eta seguruenik hurrengo pausoak izango dira parrilla eraiki eta parkea hobetzea. Helburu asko ditugu eta batez ere helburuak burutzeko gogo handia. Orain indar hori bideratu behar dugu, aurrera jarraitu eta euskal etxeko zuzendaritza berriari pasatu ahal izateko". 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia