euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zinema, musika eta urtebetetze afaria Comodoro Rivadaviako Euskal Echean, 96. urteurrena ospatzeko

2019/05/20

Euskal Echearen 96. urteurreneko ekintzak
Euskal Echearen 96. urteurreneko ekintzak

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Ekintza kulturalak zein gastronomikoak egingo ditu aste honetan Comodoroko Euskal Echea Euskal Etxeak bere 96. urtebetetzea ospatzeko. Asteazkenean, ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala aurkeztuko du Euskal Etxean Bilbotik aste honetan etorritako Josu Martinez zinemagile eta EHUko ikertzaileak. Gogora dezagun Martinez ‘CC16 Archivo Jon Villelabeitia’ proiektua aurkeztera iritsi dela Comodorora eta egonaldia baliatuz Euskal Etxearen urtemugan hartuko duela parte. Filma euskal egoitzan emango dute, asteazkenean, iluntzeko 7:30etan.

Baina Martinez ez da izango comodorotarrek jasoko duten bisitari bakarra. Beste euskaldun bat ere, Gotzon Batikon musikari urduliztarra, badabil egun hauetan Patagoniako lurretan eta Euskal Etxera hurbildu da bere euskal ekarpena egiteko. Batikon Etxegarai pandero eta kantu tailerrak eskaintzen ari zaizkie Euskal Etxeko lagunei. Lehenengo saioa ostiralean eskaini zuen eta gainerako biak gaur eta datorren ostegunean emango ditu.

Asteari eta 96. urteurreneko ekintzei amaiera emateko, afari bat partekatuko dute Euskal Etxeko kide eta lagunek larunbatean. Maiatzaren 25ean. urtebetetzea ez ezik, Maiatzeko Iraultzaren 209. urteurrena ere ospatuko dute bildutakoek pintxoak, piperrada eta paella osagai dituen menu batekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia