euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zinea Uruguaien: 'La Buena Vida' eta 'Ander' zinemaldi zirkuituan oihartzun ona izaten ari dira

2009/04/28

Euskadiko Filmategia eta Cinemateca Uruguaya-ren arteko hitzarmen sinadura: ezkerretik eskubira Gurutz Larrañaga, Mikel Arregi and Manuel Martínez Carril
Euskadiko Filmategia eta Cinemateca Uruguaya-ren arteko hitzarmen sinadura: ezkerretik eskubira Gurutz Larrañaga, Mikel Arregi and Manuel Martínez Carril
Euskal Herrian egiten den zinema Uruguaiko ikusleen interesa pizten ari da eta azken asteetan bi euskal produkzio --'La Buena Nueva' eta 'Ander'-- izan dira ikusgai herrialde honetako zinemaldietan. 'Ander' filmeak, gainera, Zuzendari, Pelikula eta Aktore Onenaren sariak jaso ditu Punta del Esten. Horrez gain, joan den apirilaren 6ean, Euskadiko Filmategiak eta Cinemateca Uruguaya-k lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Montevideoko Euskal Erria elkartea partaide.

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Joan den apirilaren 6ean Euskadiko Filmategiak eta Cinemateca Uruguaya erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Montevideoko Euskal Erria elkartearen egoitzan. Bi elkarteek hartu eman oparoak dituzte azkenaldian, Euskal Erria partaide, eta hitzarmen honekin harreman horretan sakontzea da euren asmoa.

Sinadura ekitaldian Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Mikel Arregi, eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura Sailburuordea, Gurutz Larrañaga izan ziren. Cinemateca Uruguaya-ren ordezkari gisa Manuel Martínez Carril zuzendaria egon zen bertan. 

'La Buena Nueva' Ameriketan estrainatzen

Bestalde, Cinemateca Uruguayak antolatzen duen XXVII. Nazioarteko Zinemaldian Helena Taberna zuzendari nafarraren 'La Buena Nueva' filmea izan zen ikusgai, Ameriketako estreinaldian. Emanaldian zuzendaria bera izan zen, filma ikusle uruguaiarrei aurkezteko.

Cinemateca uruguaya

[Cinemateca Uruguaya-ren XXVII. Nazioarteko Zinemaldiko afitxa]

Luzemetraia ikustera lagun asko hurbildu ziren eta filmak kritika onak jaso ditu. Herrialde latinamerikarrean egin zuen egonaldian Tabernak elkarrizketa ugari egin zituen zine munduko medioekin eta Uruguaiko Zine Eskolan hitzaldiak eman zituen.

Anderren arrakasta Punta del Este-n

Azkenik, Punta del Este-ko Zinemaldian 'Ander' filmeak arrakasta handia izan du eta, izan ere, Roberto Caston-ek zuzenduriko lanak Pelikula, Zuzendari eta Aktore Onenaren sariak jaso ditu bertan. Filma euskaraz egina dago eta bertan bere homosexualitatea deskubritzen duen baserritar gazte baten istorioa kontatzen da. Aipagarria da 'Ander'-ek Berlingo Zinemaldian ere saria jaso zuela: Arte eta Entseguko Nazioarteko Konfederazioa (CICAE) erakundeak ematen duen saria. Berlingo Zinemaldian estreinatu zen filma.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia