euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal webgune batek euskararen eta beste 32 hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortzen ditu

2012/05/07

Hizkimizki webgune berriaren azalaren itxura
Hizkimizki webgune berriaren azalaren itxura
Euskararen eta munduko hainbat hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortu eta jaitsi nahi dituzu internetetik? Gaztelania eta frantsesa, ingelesa, alemana, katalana, galegoa edota italieraren arteko hiztegiak ezezik aymara, kitxua, lingala, berber, errusiera, urdua edo txineraren arteko oinarriizko hitz eta esaldiak kontsultatu nahi dituzu? Edo hizkuntza horien artekoak? Hizkimizki.com webgune berriak 33 hizkuntza nahi bezala lotu eta konbinatu eta oinarrizko hiztegiak sortzeko aukera ematen dizu, orotara 1.806 konbinazio ere lortu arte. Erabiltzea xinplea da eta erabilgarria izan daiteke oso. Egizu proba.

Donostia-San Sebastian. Hizkuntza bat baino gehiago mintzatzen diren inguru batean bizi bazara, eta hizkuntza horietako lagun edo lankideei euskararen oinarrizko hiztegi bat eman nahi badiezu, euren hizkuntzan berean, edota bidaiaren bat egin behar baduzu, eta bertako hizkuntzeko esaldi erraz batzuk edo erabilgarriak izan daitezkeen hitz batzuk ikasi edo zeurekin eraman nahi badituzu, hona Hizkimizki.com webgune berriak aurkezten dizun aukera berri eta polita: sortu ezazu zuk zeuk, euskara eta nahi dituzun hizkuntzen arteko zubilana egingo dizuten oinarrizko hiztegiak.

Hizkimizki.com webgunean sartu eta nahi dituzun hizkuntzak aukeratzea baizik ez duzu, instantean eta besterik gabe hiztegi berriak sortu eta, hala naho baduzu, inprimitzeko.

Hiztegiok euskararen eta beste 32 hizkuntzen artekoak izan daitezeke, edota 33 hizkuntza horien arteko edozein konbinazio, webgunea beraz baliagarria zaielarik ez bakarrik euskaldunei edota euskararekin harremandu nahi duten pertsonei, baizik eta baita mundu osoko beste hamaika hizkuntza eta kulturetako pertsonei ere.

Hona eskuragarri dauden hizkuntzen zerrenda:

-Albanera
-Tamazight
-Aymara
-Berber
-Bulgarian
-Catalan
-Czech
-Danish
-German
-Greek
-English
-Basque
-French
-Fula
-Galician
-Indi
-Croatian
-Icelandic
-Italian
-Lingala
-Polish
-Portuguese
-Quechua
-Romanian
-Russian
-Spanish
-Serer
-Swahili
-Turkish
-Urdu
-Wolof
-Yahenke
-Chinese

Hizkimizki.com Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak aurkeztutako ekimena da. Iragan astean eginiko jende aurreko agerpenean aurkezle izna ziren Jasone Mendizabal, Topagunea-ko zuzendaria, Itziar Arrieta, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa zuzendaria, Mikel Insausti,  Kutxa-Ekogunea-ko zuzendaria, Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterrekoa, eta proiektuko zuzendari den Maider Elkoro.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia