euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehena, martxoaren 25a da azkeneko epea Gaztemundu 2019n izena eman nahi duten gazteentzat

2019/03/22

Datorren astelehena, martxoaren 25a, da azkeneko eguna 2019ko Gaztemundun parte hartu nahi duten gazteentzako, euren izena eman eta selekzio prozeusna sartu ahal izateko. Gogoratu deialdia Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat dela, eta irailaren 23tik urriaren 6ra gauzatuko dela. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta AEBetako euskal etxeetako euskal irakaskuntza aipatu zituen Aitor Iñarrak atzo Donostian emandako hitzaldian

2019/03/22

NABOko Euskara koordinatzaile Aitor Iñarra atzoko hitzaldian Donostiako Heredad de Unanue Hotelean Estatu Batuetako euskal mundua eta euskara era euskal etxeetan hizkuntza irakasteko sistematika aipatu zituen atzo Aitor Iñarrak Donostiako Unanue Hoteleko eskaini zuen hitzaldian. Honekin batera, Euskal Herriko gazte batek AEBetan topa ditzakeen panorama eta aukerak ere aipatu zituen, bere eskarmentua azalduz, azken 14 urteetan Estatu Batuetan bizi izan baita egun NABOko Euskara koordinatzaile den ...

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: Los Angelesesaldeko euskal jatetxe batek sukaldari eta zerbitzari bat behar du

2019/03/22

Los Angelesaldean, itsaso gainean, Redondo Beach-en kokatutako dagoen Basque Kitchen jatetxea, Beñar Ibarra baionesa buru eta sukaldari Kalifornian, Los Angelesealdeko kostaldean, Redondo Beach hirian itsasotik metro gutxira kokatzen den A Basq Kitchen euskal jatetxea sukaldari eta zerbitzari lanak egin ditzakeen pertsona baten bila ari da. Eguraldi oneko sasoiari eta udari begira jatetxeko lanean laguntza emateko lanpostua da, ez egunaldi osokoa eta pertsonak pintxogintzan eta itsaski paellak egiten izan dezakeen eskarmentua gogoan ...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Euskal Etxeak euskal dantzez edertu zuen Luminares Eguneko Zentroaren 20. urteurreneko ospakizuna

2019/03/22

Zingirako Euskaldunak-eko dantzariak Luminares-en 20. urteurrena ospatzen Uda joan berria eta Hego Hemisferioan dagoeneko udazkenean sartuta, ekin berriak diote Hego Amerikako euskal etxeek urte urteko egitarauari. Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-en kasuan, hiriko elkarte sozial bati bere babesa emanez ireki du aurten bere emanaldien egitaraua, eta publikoak ez ezik, dantzariek ere gozatu zuten momentuaz. Ospakizuna joan den igandean, martxoaren 17an izan zen, Independentzia ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxea ‘El vasco’ izenburuko film euskal argentinarraren kokalekutako bat izango da

2019/03/21

'El Vasco' filmaren produktoreak Villa Mariako Euzko Etxean Euskal diaspora ardatz izango duen film luze bat filmatuko dute aurten Villa Marian eta bisita izan dute karia horretara bertako Euzko Etxean, tartean Cordobako Ikus-Entzunezko Guneko eta 'Prisma’ eta ‘Film Andes’ ekoiztetxeetako arduradunak. Elkarteko kideekin izandako bileran ekoizleek euskal etxearen laguntza eskatu zuten, besteak beste errodajea egiteko lekuak topatu eta ...

Gehiago irakurri...


Ikus eta entzun 'Bizkaia maite' kantuaren bertsio berezi hau, Bizkaia eta Euskal Herri abegikorrari propio eskainia

2019/03/21

"Bizkaia maite, atzo goizean ikusi zintudan..." Sare sozialetan dabil bideoa, kantu ezagun bat da, Benito Lertxundiren 'Bizkaia maite' famatua, baina zalantzarik ez da bertsio hau diferentea dela, berezia, seguruenik hainbaten bihotza hunkituko duena, izan ere kantariak abesti hasieran egiten duen aurkezpena gogoan hartuta, omenaldi-edo gisa, Bizkaia eta Euskal Herri abegikorrari, besoak zabalik gizakiak onartu eta gizatasunez baitaratzen dituenari ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Aberri Eguna: Denak Bat Dantzarien Topaketen argazki galeria osatzen ari da, bidaliko duzu zurea?

2019/03/21

Cañuelasko 13. Dantzarien Topaketa Apirilaren 6an eta 7an izango da aurten Cañuelasko Denak Bat-ek Aberri Eguna ospatzeko antolatzen duen Dantzarien Topaketa. Eta 13. edizio honetarako eskaera berezi bat aurkeztu dute cañuelastarrek: aurreko hamabi edizioetakoren batean parte hartu dutenek, kalejiran, dantzaldian, erromerian eta gainerako ekimenetan eginiko argazkiak bidaltzea. Argazkiak sare sozialen bidez bidal daitezke ...

Gehiago irakurri...


Hitzaldia eskainiko du bihar Aitor Iñarra NABO Euskara koordinatzaileak Donostiako Heredad de Unanue hotelean

2019/03/20

Aitor Iñarra NABOko Euskara koordinatzailea eta Joseba Etxarri (EuskalKultura.com, Unanue Hotela) Diasporaren hotalearen sarreran Donostiako Heredad de Unanue Hotelaren kultura programazioaren baitan, hitzaldi bat eskainiko da bihar osteguna, martxoaren 21ean hoteleko aretoetan, "Aitor Iñarra: San Frantziskon bizi den euskaldun baten lekukotasuna".

Gehiago irakurri...


'Eskorgako Euskalduna'ren irudia paseatu zuen Ayacuchoko Euskal Etxeak Txahalaren Festako kabalkadako karrozan

2019/03/20

Euskal Etxearen karroza 2019ko Txahalaren Festako kabalkadan Joan den aste osoan, martxoaren 10etik 17ra, ospatu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho hirian Txahalaren Festa Nazionala, bere 47. edizioan, eta urtero bezala euskal gizataldeak bere ordezkaritza izan zuen jaiaren programako hainbat ekitalditan. Egitarauko ekimenen artean, Jaialdiaren azken eguneko kabalkadarako Euskal Etxeak prestatutako karroza nabarmendu zuten askok.

Gehiago irakurri...


Hamarretik gora euskal etxeko 35 ordezkari bildu ziren joan den asteburuan Andeen magalean Barilochen

2019/03/20

FEVAren hausnarketarako Tailerra, Barilochen FEVAren hausnarketarako Tailerraren eta Patagoniako Euskal Etxeen VI. Bileraren egoitza izan da Bariloche azken asteburuan. Bertaratutako euskal etxeak: Bariloche, Neuquen (Comahueko Euskal Etxea eta ‘Baskos de la Confluencia'), Comodoro Rivadavia, Mendoza, Posadas, Puerto Madryn, Rio Colorado, San Martin de los Andes, Viedma eta Patagones, eta Villa Maria izan dira, 35 ordezkari, martxoaren 16an ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia