euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal taupadak Buenos Airesen bihotzean: euskal argentinar jendea luzitu egin da 2018ko BACen

2018/05/08

Euskal Echea eskoletako txikiak 2018koBACen (argazkia Pedro de Erquiaga)
Euskal Echea eskoletako txikiak 2018koBACen (argazkia Pedro de Erquiaga)

PUBLIZITATEA

Planteamendu integrala lortzen du urtero ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiak. Kulturaren aldetik aniztasuna du ezaugarri eta adierazpen ugari aurkezten ditu. Parte hartzaile aldetik ere, aniztasuna: Buenos Airesen izanik, hiri askotako euskal etxeek osatzen dute festaren programa eta beste hainbat bertaratzen dira hiriburura jaiaz gozatzera. Eta euskal komunitate kanpo eta barneko publikoak erantzuten du. Osagai hauekin, zinez arrakastatsua izan da BACen 7. edizioa. Hona igandeko festaren argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. Argentinako euskal gizataldearen topaketa eta elkarretaratze nagusia Euskal Astea da. Baina joan den igandean 30.000 bisitari inguru bildu zituen BACen aurtengo edizioaren ondotik esan daiteke ekitaldi hiriburutar hau adin-nagusitasunera iritsi dela eta nortasun eta oihartzun bereizitua hartu duela Argentinako euskal egutegian --Diaspora osoan izan dezakeen erreferentzialtasuna ahaztu gabe-- finko sartuz eta sendotuz bai herrialdeko euskal etxe eta elkarteen egutegian --euskal talde eta erakundeak ilusio eraberrituz datoz eta ilusioz prestatzen dute euren partaidetza BACen-- baita publikoaren alderditik begiratuta ere, aurretik euskaltzale ziren edo euskaldunak ezagutzen zituzten ikusleez gain, publiko berria eta berez euskaldunekin zerikusirik ez duten herritarrak erakartzen baititu euskal esparrura, euskal gizataldea eta bere oihartzuna zabalduz eta hedatuz, hori guztia azpimarratuz euskal argentinarrek euskaldun gisa gizarte eta herritargo argentinar amankomunari egiten dioten ekarria.

Bertako euskaldun eta ez-euskaldunentzat ezezik, festa Buenos Airesen diren lagunei, bisitari eta turistei ere deigarri zaie eta azken edizioetan Euskal Herriko mandatari eta erreferenteei ere. Horregatik seguruenik, ospakizunaren inguruan, bestelako ekintza eta partaidetzak bertaratzen dira bilkura erraldoia aprobetxatuz.

Artikulu honetan jasotako argazkiak erakusgarri txiki-txikia baino ez da.

Irudi gehiago, BACen Facebook kontuan hemen.


Argazki galeria



Komentarioak

  • Zorionak diasporari

    Zorionak mereximendu handia baituzue. Guziok beti beti gauden gu euskaldun!!

    Mirentxu Etcheverry, 2018/05/08 16:33

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia