euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal sortzaileak eta hiriko Gure Txoko Euskal Etxea ere partaide eta egoitza Sydney Design Festival ekimenean

2018/03/10

Cristina Aranzubiaren "Archein" instalazioa Sydney Design Festivaleko programa barnean hiriko Gure Txoko Euskal Etxean (arg. Daniel G. Valero)
Cristina Aranzubiaren "Archein" instalazioa Sydney Design Festivaleko programa barnean hiriko Gure Txoko Euskal Etxean (arg. Daniel G. Valero)

PUBLIZITATEA

Euskal etxeko kide diren artistak eta Gure Txoko bera partaide aktibo izaten ari dira aste honetan Australian, Sydney Design Festival delakoan. Euskal Etxea, ekimenak egoitzatzat hartu duen lekuetako bat da, Cristina Aranzubia arkitektoa buru duen instalazio bat eskaintzeko hain zuzen, dantza arloko ekarle Lidia Arriola, Arrate Arbiza eta Usue Garmendia, ipuin-kontalari Ionetxi Ni Neu, musika Oreka TXren kontu eta argien diseinua Raffaele De Vita-rena. Bihar azken eguna eta instalazio ikusteko azken aukera, beraz.

Sydney, Australia. Euskal sortzaileak eta baita Gure Txoko Euskal Etxea bera ere, instuzio bezala, partaide izan dira azken aste honetan zehar Sydney Design Festival-eko hogeigarren urteurreneko programan. Martxoaren 2tik 11ra garatzen joan den festibalak --bihar beraz azken eguna-- hiriko Euskal Etxea hartu du, beraz, gertalekuetako bat eta bihar, hain zuzen, amaiera eguna izanik, euskal egoitza ere jaialdiko leku aktiboa izango du, bertan egunpasa moduko bat egin ahal izango baita gastronomia, dantza eta arte instalazioa uztartuz, Arteich ikuskizuna eskainiz.

Euskal etxeko kide den Cristina Aranzubia buru, hau izango da azken egun honentzat ekarriko duen proposamena,EEaren egoitzan:

  • 14:00etan, euskal bazkaria, EEko sukaldariek prestatua
  • 16:30etan, landa saioa, ipuib kontalaria
  • 19:30etan, "Archein ilunabarrean"

Ikuskizuna gauzatuko duen taldeko buru Cristina Aranzubia egongo da, sorkuntza zuzendari; dantza arloko arduradun Lidia Arriola / Arrate Arbiza & Usue Garmendia; musika Oreka TXk jarriko du; ipuinkontalari, Ionetxi Ni neu arituko da; eta argiztapena eta argien diseinua Raffaele De Vitari (ezizenez Mastro Don Vittorio) egokituko zaio.


Archein" en el frontón del Gure Txoko de Sídney (foto Daniel G. Valero)

Biharko programa Gure Txokoaren egoitzan, martxoaren 4an bertan eman zenaren beretsua izango da eta 14:00etan hasiko da, EEkoek berek prestatutako euskal bazkari batekin (menua, marmitakoa, oilaskoa txilindron erara eta gazta tarta), ipuin-kontalari saio batekin segitzeko eta "Archein" ikuskizuna iluntzean ematearekin amaitzeko.

Aurreko igandean, festibalaren euskal partaidetza hau estreinatzeko eskainitako emanaldia arrakasta handiz egin zen, eta Gure Txokoko lehendakari Manny Manrtinek EuskalKultura.com-i emandako datuen arabera, berrehun bat jende bildu ziren, kopuru ona bertakoen esanetan. Joan den igandekoaz gain, emanaldi gehiago eskaini dira asteartean, martxoaren 6an (kultur ebentua, Archein & Talk, eta Archein ilunabarrean ikuskizuna), ostegunean, martxoaren 8an (euskal dantza eskolak eta Archein) eta bihar eskainiko den egunpasarekin.

Gogora dezagun Sydney Design Festival-en hogeigarren edizio honetan parte hartu duen "Archein" proposamena, instalazio iraungikor bat dela, osagai dituena arkitektura, dantza eta gastronomia, eta gauzatzeko leku gisa Sydneyko Gure Txokoren eraikina eta frontoia hautatu dituena.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia