euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Euskal Quiz" euskal herriei buruzko jolasak "lehendakari birtuala" bihurtzeko aukera ematen du

2015/05/29

Euskal Quiz jolasa
Euskal Quiz jolasa

PUBLIZITATEA

Bizkaiko Alianzo enpresak garatu du Euskal Quiz jolasa, eta Android eta iPhone mugikorrentzako app batean eskaintzen du, doan. Jolasak euskal herriei buruzko galderak egiten ditu eta erantzun zuzen gehien ematen dituen jokalariak herri bakoitzeko "alkate" bihurtzen dira, eta onenak "lehendakaritza birtuala" eskura dezake. Jolasa euskara sustatzeko helburuarekin garatua da.

Donostia-San Sebastían.  Zenbat dakizu Euskadiko herrien kultura, historia edo gastronomiari buruz? Euskal Quiz jolasak erakusteko aukera emango dizu, Euskadiko 40 herriri buruzko 600 bat galderekin. Alianzo enpresak garatu du aplikazioa hau eta doakoa. Euskara sustatzea eta Euskal Herria ezagutzen laguntzea da bere helburua, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sostengua lortu du. 

Jolasaren dinamika oso erraza da: jokalari bakoitzak herri bat aukeratu behar du eta herri horriz buruz ausaz agertzen zaizkion hamar galderak ondo erantzun behar ditu. Galdera guztiak asmatuta herri horretako "alkate birtuala" bihur daiteke jokalaria; hainbat herritakoak asmatuz, herrialde horretako "ahaldun nagusi", eta jokalari onenak "lehendakaritza birtuala" eskuratuko du.

Aplikazioa Android mugikorrentzako Google Play-n eskura daiteke, eta iPhone sakelekoentzat iTunes-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia