euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literatur gaualdia bihar Patagonian, Paralelo 42ko Eskualde Andetarreko euskal etxe gaztea medio

2012/04/27

Euskal Literatura Gaualdiaren afitxa
Euskal Literatura Gaualdiaren afitxa
Oso gaztea da Eusko Sustraiak elkartea, baina gogotsu ari da lanean. Duela bi urte sortu zen Patagoniako Comarca Andina del Paralelo 42ko Eskualde Andetarren eta, hastapena erraza izan ez bada ere, berri on batekin dator gaur: María Elena Morrás arduradunak jakinarazi digunez, bihar bertan euskal literatura gaua egingo du elkarteak Lago Puelo herrian. Euskal Herriko ipuin, poesia eta artea Patagoniako eskualde honetan ezagutarazteko aukera ederra izango da.

Lago Puelo, Argentina. Euskal literatura protagonista izango da bihar Patagoniako Lago Puelon. Eusko Sustraiak elkarteak eta herriko Kultura sailak gizataldeen literaturari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte eta euskaldunak izango dira saioak abiatuko dituztenak. Ekitaldia Lago Puelo Kultur Etxean egingo da, 21:00tan.

Eusko Sustraiak elkarteko iturriek azaldu dutenez, ipuinak, poesia eta Euskal Herriko artea jorratuko dituzte gaualdian, eta Gernikako herriari omenaldi xumea egingo diote, bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta.

Bertaratzen direnek ipuinak idatziz ere jasoko dituzte, gero etxean lasaiago irakurri ahal izateko. Emanaldian argazkiak, bideoak eta musika ere erabiliko dira. Horrez gain, Santiago Javier Reyes gitarrajoleak kontzertua eskainiko du. Gastronomiak ere izango du bere tartea, ekitaldiak egingo duen atsedenean euskal gutiziaren eskainiko dela iragarri baita.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia