euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturari buruzko oinarrizko liburu sorta eskuratu nahi al duzu? Gaur duzu azken eguna!

2012/11/05

EuskalKultura.com-ek zozketatuko duen Etxepare Institutuaren Euskal Kultura Bildumako liburuetako bat, euskal kantagintzari eskainia, bildumako guztiak bezala, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko testuduna
EuskalKultura.com-ek zozketatuko duen Etxepare Institutuaren Euskal Kultura Bildumako liburuetako bat, euskal kantagintzari eskainia, bildumako guztiak bezala, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko testuduna

PUBLIZITATEA

Euskal literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Oraintxe duzu aukera gai horiek guztiak --eta gehiago-- jorratzen dituen liburu sorta eskuratzeko, EuskalKultura.com-ek egingo duen zozketarekin. Etxepare Euskal Institutuak argitaratu duen Euskal Kultura Saila bilduma honetan orain arte argitaratu diren hamar aleak zure etxean eskura ditzakezu. Ale bakoitzeko testuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez datoz. Gaur duzu azken eguna zozketan izena emateko!

Donostia-San Sebastian. Gaur Euskal Herriko orduko gauerdian bukatuko da epea EuskalKultura.com-ek bere irakurleen artean zozketatuko duen bilduma interesgarri honen zozketan parte hartzeko. Bilduma pasa den irailean aurkeztu berria du Etxepare Institutuak eta euskal kulturaren zenbait alor tradizional zein garaikideen oinarrizko edukiak biltzen ditu, gai bakoitza aditu baten eskutik aurkeztua.

Parte hartzeko aski duzu emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, gaian "Zozketa" ipinita eta zure izen-deiturak, telefonoa eta helbide osoa itsatsita (kalea, hiria, hiri-kodea eta herrialdea). Partaidetza bakarra onartuko da pertsona eta email helbide bakoitzeko.

Hona bildumako hamabi liburukien edukia (pdf-ak dira, zeure ordenagailura jaitsi eta inprima ditzakezu):

01. Euskararen historia laburra (Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza)
02. XX. Mendeko euskal literatura (Estibalitz Ezkerra)
03. Euskal Musika klasikoa (Karlos Sanchez Ekiza)
04. Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Jon Eskisabel)
05. Estanpa bilduma (Ikusizko Arteak) (Miren Jaio)
06. Euskal zinema (Joxean Fernandez)
07. Arkitektura eta diseinua (Pello Agirre) (argitaratzeke)
08. Euskal dantza (Oier Araolaza)
09. Bertsolaritza (Joxerra Garzia)
10. Tradizioak (Joseba Zulaika)
11. Euskal sukaldaritzaz (Hasier Etxeberria)
12. Euskal antzerkia (Pedro Barea)(argitaratzeke)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia