euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturari buruzko liburu sortaren zozketan parte hartzeko azken egunak, eman ezazu izena!

2012/10/30

Euskal kantagintzari buruzko liburuaren azala
Euskal kantagintzari buruzko liburuaren azala

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com irakurleen artean Euskal Herriko literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza, artea eta beste zenbait arloei buruzko liburu sorta eder bat zozketatzen ari da. Bertan parte hartu nahi duena garaiz dabil oraindik, baina lehenbailehen eman behar du izena, zozketan parte hartzeko azken eguna datorren astelehena delako, azaroaren 5a da. Euskal Kultura Saila bilduma --Etxepare Euskal Institutuak argitaratua-- edizio eleanitza da: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, euskal kulturari buruzko liburu sorta zozketatuko dugu datorren azaroaren 5ean gure irakurleen artean. Etxeparek hiru hizkuntzatan argitaratu ditu liburuok --euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez-- eta Diasporako irakurle gehienentzat egokiak izan daitezke.

Liburuotan euskal kulturaren alor desberdinetan sakontzen da, beti ere estilo erakargarriarekin. Ale bakoitzak euskal kulturaren alor bat jorratzen du, oinarrizko jakin beharrekoak emanez: literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo artea, besteak beste. 

Astelehena arte

Zozketan parte hartzeko epea datorren astelehenean, azaroaren 5ean itxiko da (23:59tan, Euskal Herriko ordua). Izena eman nahi baduzu, bidali mezu bat info@euskalkultura.com helbide elektronikora. Mezuaren gaian ZOZKETA jarri behar da eta testuan irakurleak izen-abizenak, telefonoa eta helbidea argi ipini behar ditu (liburuak bidaltzerakoan arazorik egon ez dadin).

Hauek dira bilduma osatzen duten liburuak (estekaren bidez liburua PDF formatoan ikusmira daiteke): 

01. Euskararen historia laburra (Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza)
02. XX. Mendeko euskal literatura (Estibalitz Ezkerra)
03. Euskal Musika klasikoa (Karlos Sanchez Ekiza)
04. Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Jon Eskisabel)
05. Estanpa bilduma (Ikusizko Arteak) (Miren Jaio)
06. Euskal zinema (Joxean Fernandez)
07. Arkitektura eta diseinua (Pello Agirre) (argitaratzeke)
08. Euskal dantza (Oier Araolaza)
09. Bertsolaritza (Joxerra Garzia)
10. Tradizioak (Joseba Zulaika)
11. Euskal sukaldaritzaz (Hasier Etxeberria)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia