euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura protagonistetako bat aurten ere Uruguaiko Salton urtero ospatzen den Immigrantearen Astean

2007/11/08

Saltoko Euskaldunen artxiboko argazkia
Saltoko Euskaldunen artxiboko argazkia

PUBLIZITATEA

Saltoko Immigranteen Batasuna osatzen duten elkarte eta gizataldeetako kideek 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxearen egoitzan eginiko afari batekin hasi zuten joan den larunbatean Uruguaiko hiri horretan urtero egiten den Immigrantearen Astea. Hitzaldiak eskoletan, Saltoko aberastasun kultural eta etnikoari buruzko film emanaldiak eta stand-ak, janari eta jateko molde tradizionalekin dira besteak beste ekitaldiak bisitariei iganderaino egingo dien eskaintza. Gaur iluntzean bertan, zine emanaldia zortzietan Euskal Etxean.
Immigrantearen Asteari hasierarik onena emateko Saltoko Immigranteen Batasuneko kideek --hiriko jatorri-elkarteen bilgarri da batasun hau-- afari bat antolatu zuten euskal etxean larunbatean, elkarte etnikoetako ordezkariak partaide. Aurrekari gisa, egin ziren lehenago ere zenbait ekitaldi festarekin lotuak. Besteak beste, 'Etelvina Migliario' 2. zenbakidun Eskolako irakasleek Euskal Etxeko presidentea, Maria Noel Irabuena, aurreko asteko ostegunean gonbidatu zuten euskal kulturaren inguruko hitzaldia ematera Saltoko Euskal Komunitatearen ordezkari moduan. Hitzaldia 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzendua izan zen.

Kulturak zabaltzeko beste bide bat zinema izan daitekeela pentsatu dute Saltokoek. Horregatik, egunero aste honetan fime emanaldi bana ari da eskaintzen Euskal Etxea. Gaur iluntzean, esaterako, euskal etxekoen txanda izango da eta zortzietatik aurrera euskal pelikula bat proiektatuko dute.

Gastronomia ahaztu gabe hori guztia. Igandean, hilak 11, hainbat herrietako jaki eta kutixiak dastatu ahal izango dira 18 de Julio Merkatuan eguerditik aurrera. Euskal komunitateak ere bere stand-a izango du bertan Euskal Herrian hain ezagunak diren pintxoz gainezka.


Lotura interesgarriak

Salto herriaren inuruko informazioa
Wikipedian, sareko entziklopedia

Saltok ere Gernikako bonbaketaren urteurrena gogoratu zuen
2007ko maiatzaren 14an EuskLKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia