euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura eta literatura ardatz hartu nahi dituen 'KZ' aldizkari elektronikoa sortu dute Argentinan

2010/10/25

KZren lehenengo ale honen lehenengo orrialdea, 2010eko urria datarekin
KZren lehenengo ale honen lehenengo orrialdea, 2010eko urria datarekin

PUBLIZITATEA

Sareratu du bere lehenengo alea KZ euskal kultura eta literaturari eskainitako aldizkari elektroniko berriak, bere burua "Diasporatik Euskal kulturaz gogoeta egiteko aldizkari digitala" gisa aurkezturik Argentinatik 'Euskalduna' irakurle klubak bultzaturik sortua den ekimen berriak. Irakurle, irakurlegai eta publiko zabalarekin harreman berriak sortzeko ideia du buletin honek, beti ere euskal kultur zabalkundea helburu, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euskaldunatik. Lehenengo aleko eduki dira bi elkarrizketa, hurrenez hurren, Joan Mari Irigoien eta Harkaitz Canorekin, Jose Migel Barandiarani buruzko testu bat eta Fito Rodriguez EIEko presidentearen artikulu bat.

Buenos Aires, Argentina. Urrats berria eman du Buenos Airesen basea duen Euskalduna Irakurle Klubak, Argentina eta Diasporan, eta oro har munduan euskal kultura eta literatura zabaltzeko bidean. Sortu berria duen KZ aldizkari digitalak urriko data darama eta sarean irakur daiteke, honako bi helbide hauetatik:

-http://euskaldunaclubdelectores.wordpress.com/kz
-www.euskalduna.com.ar/kz

Lehenengo aleak biltzen ditu, besteak beste:

-Elkarrizketa bat Joan Mari Irigoien idazlearekin
-Elkarrizketa Harkaitz Cano poetarekin
-Testua Jose Migel de Barandiarani buruz
-Artikulu bat Fito Rodriguez EIEko presidentearekin

Astero aldatzen joango diren edukiez gain, aldizkaritik posible izango da Euskaldunak Argentinan plazaratu dituen izenburuen katalogoa kontsultatzea; irakurleen foro edo taula batera sartzea, iruzkinak eta galderak-eta uzteko aukerarekin; argitara emandako egileen biografia laburpenak kontsultatzea; eta EuskalDuna ekimenaren xehetasun eta jakingarrien berri eskuratzea, azken hau honako lekuetan:

-Zer da Euskalduna
-Nola harpidetu eta lagundu proiektua



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia