euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Kultur Erakundeak idazleentzako egonaldi-bekaren 2013ko edizioa deitu du

2013/02/13

Abbadiako jauregi ederraren inguruetan biziko da hilabetez beka eskuratzen duen euskal idazle gaztea (argazkia EKE.org)
Abbadiako jauregi ederraren inguruetan biziko da hilabetez beka eskuratzen duen euskal idazle gaztea (argazkia EKE.org)

PUBLIZITATEA

Hirugarren aldikoz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE), CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzendua da eta hilabete luzatuko da, 2013ko urriaren 7etik azaroaren 3a arte. Hautagaitzak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Hendaia, Lapurdi. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak euskal idazle gazteentzako Hendaiako Abbadia eremuan egonaldi-bekaren 2013ko deialdia egin du. Beka hau gazteen arte-sorkuntza sustatzeko "Hogei’ta" izeneko programaren barruan sartzen da eta CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkartearen lankidetza du.

Egonaldia euskal idazle guztiei zuzendua da eta 2013ko urriaren 7etik azaroaren 3a arte egingo da, Hendaiako Abbadia eremuan dagoen Nekatonea etxean. Artistak tailer-apartamendu bat izango du bere esku eta 1.000 euroko dirulaguntza jasoko du. 

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu:

  1. Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean
  2. Kolegio edo lizeotako ikasleekin topaketak egitea, obraren inguruan, eta hau idatzia izanen delarik (2013 amaieran edo 2014ko lehen hilabeteetan).

Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia