euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas eta Txileko Santiagoko EEek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna eta Las Vegasekoak datorrenean

2024/04/16

Denak Bat EE antolatzaileak opari bana eman zien Cañuelaseko Aberri Egunean parte hartu zuten Euskal Etxe eta ordezkaritza guztiei Joan den hilabetearen amaieratik, eta baita martxoaren 31 baino lehen ere, hainbat ekitaldi egin izan dira Argentinan Aberri Eguna ospatu eta euskal nazioa aldarrikatzeko. Erbesteratutako Diasporaren egutegiaren ezinbesteko datetako bat da izan da historikoki. Hitzorduen eguna, ordea, ez da leku guztietan bera, izan ere Aste Santuko oporren etenaldia dela eta, ohikoa da euskal etxe askotan ospakizuna egun, ...

Gehiago irakurri...


BEOren 2024 euskal bekak AEBn: "Janariaren eragina euskal kulturan" gaiari lotutako obrak beharko dira aurkeztu

2024/04/16

Argibide guztiak BEOren webgunean (www.basqueeducational.org) edo sare sozialetan topa daitezke Zabalik da epea San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) erakundeak urtero AEBko eskola edo unibertsitate batean matrikulatutako ikasleentzat deitzen dituen euskal beketara aurkezteko. 2024-2025 ikasturteko edizioan 3.000, 2.000 eta 1.000 dolarreko sari bana banatuko dituzte, BEOk euskal komunitatearekiko dituen kultura arloko engaiamendu eta helburuen ildoan. Sariok bereganatzeko, ...

Gehiago irakurri...


Jasandako arratsalde euritsuak ez zuen eragotzi euskal-irlandar topaketa Navarroko Herri Liburutegi Publikoan

2024/04/15

Ezkerrean, Navarroko euskal elkartearen alma materra den María Inés Llanos Luloaga. Eskuinean, María Eugenia Cruset historialaria, 'José Ruiz de Erenchun' Herri Liburutegi Publikoan eman zuen hitzaldian Etengabeko euria egin arren, entzule ugari bildu zen apirilaren 13an, larunbat iluntzean, María Eugenia Cruset doktoreak Navarroko "José Ruiz de Erenchun" liburutegian eskaini zuen Tréboles y robles: caminos entrecruzados de irlandeses y vascos en Argentina (Hirustak eta haritzak: irlandar eta euskaldunen bide gurutzatuak Argentinan) hitzaldia entzuteko. Solasaldia euskal eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa abiatu dute; jolasa da, zergatik ez lagunei esan eta saiatu zurea bidaltzen?

2024/04/12

Iazko edizioaren arrakastak bultzaturik, eta mundu zabaleko euskaldunei eta euskara ikasleei zuzenduta, Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketaren kaleratu dute Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Laurak Bat-ek. Gonbitea diasporako euskaldunei oro eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan edo irakurletzetan euskara ikasten ari direnak hartzen ditu aintzakotzat. Ekintzaren ...

Gehiago irakurri...


Pintxo Gaua Chivilcoyn Amalur sukaldaritza taldearen eskutik, baita euskara eta helduentzako dantza eskolak ere

2024/04/12

Chivilcoyko “Amalur” sukaldaritza taldeak La Platako Euzko Etxeak antolatutako "Eguzkipean" topaketan parte hartu zuen iragan martxoan Gure euskal etxe eta komunitateetan gogotsuen lantzen den euskal ohituretako bat mahaiaren inguruan bildu eta denbora eta jateko/edatekoa familia eta lagunekin partekatzea da. Horrek batu egiten gaitu, eta aukera ematen elkarrekin solastu, elkar ezagutu eta une goxoak pasatzeko, eta askotan baita kantatzeko ere. Chivilcoyko Beti Aurreran, mahaiari lotutako behar hori asetzeko ...

Gehiago irakurri...


Euskal egileen presentzia nabaria Boloniako Haur Liburu Azokan: argitaletxeak, ilustratzaileak, tailerrak, muralak…

2024/04/12

Euskal standa Boloniako Haur Liburu Azokan (argazkia Euskal Editoreen Elkartea) Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko Haur Liburu Azoka apirilaren 8tik 11ra luzatu da aurten, Italiako iparraldeko hirian, eta 61. edizio honetan ere euskal eduki ugari bildu du erakusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Euskal Editoreen Elkartea, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileak elkarteak, espazio eta jarduera ezberdinekin izan ...

Gehiago irakurri...


Batzordea berrituta, Cañuelaseko Denak Batek larunbatean ospatuko du Aberri Eguneko Koru eta Dantzarien Topaketa

2024/04/11

Iazko Aberri Eguneko ospakizunean, Cañuelaseko San Martin plazara banderen sarreraren irudia Aberri Eguneko urteroko ospakizun bakoitzean bezala —2007an topaketa hau antolatzen hasi zenetik aurten datorren larunbatean, apirilaren 13an, ospatuko duena barne— Cañuelasko Euskal Etxea Argentinako euskal diasporako hamaika dantzari gazte eta ordezkaritza ugariren anfitrioia bilakatuko da. Dantzarien 16. Topaketaren programak osagai izango ditu ekintzaileen eta artisautzako ...

Gehiago irakurri...


Bilera batera deitu dute Boisen Euskal Etxean, musikari bila Euskal Herriko moduko txaranga bat sortzearren

2024/04/11

'San Inazio'ko euskal festak Boiseko 'Basque Block'en, uztail-abuztuan, kaleak Euskal Herrian bezalako festa giroz beteak Bilera baterako deia luzatu dute Boisen, High School edo Institutuko bandan inoiz jo izan duten edo bestela ere instrumenturen bat jo dezaketen jendeei, datorren ostegun honetan, apirilaren 11an Basque Block-era Euskal Etxera 18:30etan hurbildu, eta aukerak aztertu eta elkarrekin planak egiteko Boisen Euskal Herriko festetan giro-inarrosle izaten diren txaranga moduko bat sortzeko urratsak ematearren. ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxe askok segitu zuten munduan Kopako Finala eta gaur ere pantailetan segituko dute gabarraren iristea

2024/04/11

Bogotako Athletic zaleen ospakizuna “Zuri-gorri, gogoratu zelaira ateratzean, ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean" abestu zion Jon Maia bertsolari zumaiarrak La Cartuja futbol zelaian Athletic-i, Real Mallorca-ren aurkako partida hasi aurretik. “Hemen Sevillan, ta beste batzuk etxean, batzuk oraindik bidean, ta batzuk bide ertzean…” ere abestu zuen Maiak bere bertsoetan, Sevillan eta handik ez oso urrun partida ...

Gehiago irakurri...


FEVAk Batzar Orokorra egingo du Asier Iriberri zerrenda bakarreko buru dela eta Arantxa Anitua lehendakariorde

2024/04/10

Arantxa Anitua Asier Iriberrirekin, abenduan Donostian egindako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Batzarrean Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) aurkeztutako, eta zaintza batzordeak ofizializatu duen, zerrenda bakarraren berri eman du apirilaren 27an goizeko 9:30ean Buenos Airesko Laurak Baten egingo den Ohiko Batzar Nagusirako. EuskalKultura.eus-ek aurreratu zuenez, Asier Iriberri Plazaola izendatuko lukete, beraz, lehendakari eta Arantxa Anituak, FEVAko lehendakari kargua utzita, lehendakariorde ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia