euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Jai handia egingo da Parisen asteburu honetan, "Paris-Basque 2016" izenarekin

2016/06/16

Aurtengo "Paris-Basque" azokaren afitxa
Aurtengo "Paris-Basque" azokaren afitxa

PUBLIZITATEA

Asteburu honetan Pariseko Txikito de Kanbo frontoiak euskal festa handi bat hartuko du, "Paris-Basque" topaketari esker. Egitaraua zabala da eta oso anitza: badira euskal dantzak, euskal gastronomia erakustaldiak, musika, herri kirolak, pilota partidak, errgubia etxeko txikientzat eta futbola ere, telebista bidez Eurokopako partiduak jarraitzeko aukera emango dutelako.

Paris Frantzia. Parisen bizi diren euskaldunek eta euskal kulturan edo gastronomian interesa duen edonorik hitzordua du astevuru honetan Txikito de Kanbo frontoian, bertan egingo den "Paris-Basque 2016" festarekin. Aurten ere festa-azoka honek Pariseko euskal komunitatea bilduko du eta bertan izango dira, besteak beste, Pariseko Eskual Etxea, hiriko euskal pilota liga eta euskal sukaldari, dendari eta ekoizle andana. 

Sarrera doan da eta frontoira biltzen direnek jarduera ugari eta anitzekin gozatu ahalko dute. Hasteko, pilota erakustaldiak egingo dira --azken finean, frontoi batean egingo da festa!--, batzuk Frantziako gizonezko zein emakumezkoen txapelketako partidak, eta beste batzuk kirol honetan hasi edo aproba egin  nahi duen edonori irekitako lantegiak.

Sukaldaritza norgehiagokak

Azokaren izarretako bat euskal gastronomia izango da eta makina bat jarduera egingo dira arlo honetan. Esaterako, "Basco Street Food" delakoan, 33 sukaldari, ardogile eta ekoizlek bat egingo dute egunero bazkari zoragarri bat prestatzeko. Horrez gain, "Sukaldarien Norgehiagoka" lehian, sukaldari, kirolari eta pertsonaia ezagunek taldeak osatuko dituzte eta denen artean sukaldaritza, herri kirol eta pilota lehiak egingo dituzte.

Herri kirolek ere lekua izango dute eta harrijasotzaile, txinga eta aizkolari erakustaldiak egingo dira. Euskal dantza erakustaldien ardura Erregetxopitak taldeak eta Pariseko Eskual Etxeko Gazteria taldeak izango dute. Musika eta animazioa Txaranga Paris taldeak eta Hutsun Txalaparta Taldeak jarriko dute.

Azokan tartea izango duen beste kirola errugbia izango da, haurrentzako lantegiekin. Gainera, futbola ikusteko aukera izango da: Frantzian jokatzen ari de Eurokopa txapelketako partidak pantaila erraldoi batean ikusi ahalko dira.

Egitarau osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia