euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikusentzunezko euskal produkzio berriak ikusgai izango dira Cannes-ko Nazioarteko Merkatuan apirilean

2011/03/24

Moztu Films-en 'Cuidadores' dokumentala (argazkia MoztuFilms)
Moztu Films-en 'Cuidadores' dokumentala (argazkia MoztuFilms)

PUBLIZITATEA

'Basque Audiovisual' taldearen izenpean, Euskal Herriko ikusentzuneko produkziorik berrienak aurkeztuko dituzte Cannes-ko Nazioarteko Merkatuan apirilaren 4tik 7ra. Merkatu hau Europako telebista arloko nagusiena da, produktuak saltzeko eta ezagutarazteko leku aproposa. Bertan izango dira aurten EITB eta 3Koma, Bainet, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka ekoiztetxeak. Eurekin batera bidaia egingo dute Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendariak eta Itziar Mena, Eiken Ikusentzunezko Cluster-aren zuzendariak, besteak beste.

Donostia-San Sebastián. Cannes-en (Frantzia) egingo da apirilaren 4tik 7ra MIPTV edo Eduki Digital eta Ikusentzunezkoen Nazioarteko Merkatuaren edizio berri bat. Hitzordura, aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko zenbait ekoiztetxe joango dira, 'Basque Audiovisual' taldearen barruan. Basque Audiovisual ekoiztetxeek sorturiko marka da, talde bezala indarrak batu eta euren produktuak merkatu gehiagotan erakutsi eta promozionatu ahal izateko.

Aurten Palais des Festivals guneko azokan ibiliko den euskal ordezkaritza honakoek osatzen dute: EITB, 3Koma, Bainet, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka ekoiztetxeek, Eriz Zapirain errealizadoreak eta, euskal erakundeei dagokienez, Vitoria Film Office-eko arduradunak eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak eta Itziar Menak, Eiken Ikusentzunezko Cluster-aren zuzendariak.

Basque Audiovisual-en standean, gainera, 41 euskal ekoiztetxe eta enpresen berri emango dute, merkaturako prestatu duten katalogo baten bidez. Era berean, Basque Audiovisual taldearen webgunean on line katalogo bat dago ikusgai: www.basqueaudiovisual.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia