euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Idazleen Elkarteko buru Garbiñe Ubeda izango du euskal kulturak ordezkari Tesalonikako Liburu Azokan

2019/05/07

Garbiñe Ubedak mahai-inguru batean hartuko du parte datorren larunbatean Tesalonikako Liburu Azokan (arg. Zaldi Ero-Argia)
Garbiñe Ubedak mahai-inguru batean hartuko du parte datorren larunbatean Tesalonikako Liburu Azokan (arg. Zaldi Ero-Argia)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Maiatzaren 9tik 12ra hiri greko honetan garatuko den Liburu Azokako 16. edizioak idazle eta kazetari tolosarra gonbidatu du bere programako mahai-inguruetako batean partaide. Ekitaldia datorren larunbatean gauzatuko da, 15:00etan, gaia hizkuntza gutxituetako literaturaren eta Europako hizkuntza aniztasuna, Minos Efstathiadis idazlea eta Nikos Kourmoulis kazetaria gidari. Urtero ehunka idazle, itzultzaile, editore, agentzia literario, kazetari, liburu saltzaile, instituzio-eta biltzen dituen hitzordua da Tesalonikakoa.

Garbiñe Ubeda (Tolosa, 1967) Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da pasa den urteko martxoaz geroztik. Oso gaztetatik komunikabideetan aritu izan da, euskal hedabideetan batik bat, lan grafikoan zein idazketan. Azken urteetan azken honi heldu dio gehien bat, betiere, kazetaritza eta literaturaren arteko hibridazioa bilatuz. Lau liburu ere idatzi ditu, azkena, hiru liburukiz osaturiko serie bateko lehen eleberria, Sasieskola (Elkar, 2018).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia