euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal idazleei zuzenduriko Literatur Egonaldia eskatzeko epea, martxoaren 15 arte irekia

2012/02/13

Nekatonea etxea
Nekatonea etxea

PUBLIZITATEA

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldiaren edizio berria antolatu dute. Egonaldia euskal idazleei zuzendua da eta proiektu batean lan egiteko aukera emango die, udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan. Egonaldiarekin batera 1.000 euroko beka jasoko du egileak. Edozein euskal idazlek parte har dezake deialdian. Eskabideak bidaltzeko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da. Iaz Fernando Morillo idazlea izan den irabazlea.

Hendaia, Lapurdi. Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk antolatzen duten Literatura Egonaldia euskaraz idazten duten idazle guztiei zuzendua da aurten. Egonaldia urriaren 1etik azaroaren 4a bitartean egingo da, Hendaiako Abbadiako Eremuan dagoen "Nekatoenea" etxean. Bertan tailer-apartamentu bat izango du idazleak. Horrez gain, 1000 euroko beka bat eskuratuko du.

Hautagaiek proposamenak bidali behar dituzte martxoaren 15a baino lehen. Proposamen hauek proiektuaren bi zatiak izan behar dituzte kontuan:

-Literatura sorkuntza: Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Hala ere, sorkuntzak oihartzun egin beharko dio EKEren "Hogei'ta" deitu urte anitzeko programa berriari. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da (ikus www.hogeita.com)

-Kolegio edo lizeotako ikasleekin topaketak egitea, obraren inguruan (2012 amaieran edo 2013ko lehen hilabeteetan).

Deialdiari buruzko informazio osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia