euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herritik propio etorritako lagunek ere hartu dute parte Mar del Platako Euskal Astean (IV)

2010/11/10

"Euskal Argentina" elkarteko kideek Pello Mari Otañoren omenezko omenaldia egin zuten
"Euskal Argentina" elkarteko kideek Pello Mari Otañoren omenezko omenaldia egin zuten
Iparraldetik nahiz Hegoaldetik lagun mordoa argentinaratu ziren Euskal Astean parte hartzeko. Iparraldetik 'Euskal Argentina' elkarteko kideak. Hegoaldetik, besteak beste, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldekoak. Biek partaidetza berezia izan zuten Mar del Platan burutu zen jaian. 'Euskal Argentina'ko kantuzaleek Pello Mari Otañori omenaldia egin zioten ostiral gauean, euskal-argentinar bertsolariaren heriotzaren Mendeurrenean. Dantzari eta musikari getxoztarrek, berriz, emanaldiak eskaini zituzten astean zehar.

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Pello Mari Otaño bertsolaria Rosarion (Argentina) hil zenetik 100 urte bete ziren joan den maiatzean. Diasporarekin harreman berezia zuen olerkariari, zegokion omenaldia egin zitzaion urteurrenaren hilean Euskal Herrian eta Argentinan. Hala era, Euskal Asteko giroa aprobetxatuz, “Euskal Argentina” Iparraldeko Elkarteak euren omenaldia ere egin zuen ostiral gauean. Eusko Jaurlaritza eta euskal etxeko agintariak presente egon ziren ekitaldian, Otañoren bilobarekin batera.

Mar del Platako Euskal Astea 2010 40

[Egitarauari jarraituz, ostiral gauean Pello Mari Otaño bertsolariari omenaldia egin zioten “Euskal Argentina” elkarteko kideek. Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendariak aurkeztu eta itzuli zituen Iparraldeko kantuzaleek Otañori buruzko esandako hitzak]

 

Mar del Platako Euskal Astean 2010 41

[Susana Ardanaz Otaño 'Txuri', Pello Mari Otañoren biloba, ere egon zen omenaldian eta hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari]

Mar del Platako Euskal Astean 2010 42

[Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko lehendakaria den Jose Martin Azarlozak esker beroak eman zizkien Iparraldetarrei eta euskal etxearen izenean, oroigarri bat eman zion Pierra Lako “Euskal Argentina” elkarteko presidenteari]

Mar del Platako Euskal Astean 2010 45

[Julian Celaya, Aizpea Goenaga eta Elvira Kortajarena Eusko Jaurlaritzako agintariak presente egon ziren Otañori egindako omenaldian. Irudi honetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, Jose Martin Azarloza, euskal etxeko batzordeko lehendakari ordea den Ana Maria Irigoyen, Susana Ardanaz Otaño eta Frantxua Juanicotena, besteak beste]

Mar del Platako Euskal Astean 2010 43

[Eskerrak emateko momentuan, Patxi Valenciak opari bat eskuratu zion Jon Txaber Mendizabal Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko zuzendariari]

Mar del Platako Euskal Astean 2010 46

[Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko kideak]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia