euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aukeran eta Drindots taldeak gaur Necochean hasiko den Euskal Argentinar Aste Nazionalean

2011/11/07

Euskal Aste Nazionalaren logoa
Euskal Aste Nazionalaren logoa
Euskaldunen Kolektibitatearentzako garrantzi handiko bi ekimen gertatzen ari dira dira oso denbora laburrean. Alde batetik, bukatu berria den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak hainbat euskal etxetako ordezkariak bildu ditu joan den astean Donostian. Bestetik, Diasporako jai handienetakoa den Argentinako Euskal Astea gaur bertan hasiko da Atlantikoaren alde honetan, Necochean hain zuzen. Urtero bezala, Argentinako eta beste hainbat tokitako euskaldun, euskaltzale, dantzari, kirolari eta musikari elkartuko ditu hitzorduak. Omenaldiak, dantza, erromeriak eta egitarau oparoa duen aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalean baitan Aukeran Dantza Taldea eta Drindots taldea ere izango dira partaide.

Necochea, Argentina. Ez dugu gehiago itxaron behar. Izan ere gaur, hilak 7, Necocheako Euzko Etxea euskal etxeak hasiera emango dio euskal asteko lehenengo ekintzari. Jaia da, dudarik gabe, euskal astea. Baina utzi gaituzten lagunak oroitzeko momentua ere izan daiteke. Gaur arratsaldeko 7etan Argentinako bandera eta ikurrina euskal etxearen aurrean jartzeaz gain, Maria Julia Ercoreca zena gogoratuko dute jaiaren antolatzaile eta gonbidatuek. Dantzari eta dantza irakasle izan zenari egindako omenaldiarekin hasiko da, Euskadiko zein Argentinako euskal erakundeetako agintariak – tartean Julian Celaya, Elvira Kortajarena, Ricardo Basterra, batzuk aipatzearren -- ere bilduko dituen diasporako elkarretaratze garrantzitsu honetan. Hona aste osoko egitaraua:

Gaur, azaroaren 7a

-19:00etan: Bandera eta masten inaugurazioa Euzko Etxe aurrean. Maria Julia Ercoreca gogoan
-20:00etan: Txikiteoa euskal etxeko egoitzan

Asteartea, azaroaren 8a

-19:00etan: 2011ko Euskal Aste Nazionalerako logoa hautatzeko eginiko diseinu lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren hasiera
-20:00etan: Euskal Zinea: "El vasco de la carretilla" filmaren emanaldia. Sarrera doan. Lekua: euskal etxearen kultur aretoa
-21:30etan: Txikiteoa euskal etxearen egoitzan

Asteazkena, azaroaren 9a

-19:00etan: Euskal gastronomia eskola, Arantza Soraluce eta Choli Berreteaga euskal argentinar chef adituen eskutik. Parte hartzeko elikagai iraunkor bat eraman behar da. Lekua: euskal etxea
-21:00etan: Txikiteoa euskal etxeko egoitzan

Osteguna, azaroaren 10a

-19:00etan: Cesar Arrondoren “Euskal Herria: nazio baten historia laburra” hitzaldia. Lekua: euskal etxeko kultur aretoa
-21:00etan: Aukeran Dantza Konpainiaren aurkezpena. Lekua: euskal etxeko pilota lekua
-21:30etan: Sagardotegi eguna Euzko Etxea-n

Ostirala, azaroaren 11ean

-8etatik 10:30etara: Ongietorria ordezkaritzei eta gosaria
-13:00etan: Ordezkaritzen bazkaria Euzko Etxea-n

-15:00etan: Herri kirolak hondartzan
-18:00etan: Koralen emanaldia Karmengo Parrokian (61. kalean  58. eta 60. artean)
-20:00etan: Emanaldi artistikoa Paris Antzokian: Aukeran Dantza Taldeak “Gernika” aurkeztuko du. (sarrerak salgai euskal etxean)
22:00etan: Ordezkaritzen afaria eta erromeria Euzko Etxea-n. Drindots taldearen musika zuzenean

Larunbata, azaroaren 12an

-8etatik 10:30etara: Harrera ordezkaritzei
-8:30etan: Gosaria
-9:30etan: FEVA bilera euskal etxeko kultur aretoan
-9:30etan: Liburuzainen bilera euskal etxeko mus aretoan
-9:30etan: Euskara bilera euskal etxeko sukaldaritza elkartean
-11:30etan: Zuzendari bilera euskal etxeko pilota lekuan
-13:00etan: Bazkaria Euzko Etxea-n
-17:30etan: Danborrada Euzko Etxearen aurrean, Gaztelubideko Juan Mari Abad danbor nagusia zuzendari eta elkarte horretako kideak ere jotzaile
-18:30etan: Kalejira erdiguneko kaleetan, Paris Antzokiraino, partaide direla Gargantua, erraldoi eta buruhandiak, dantzarien ordezkaritzak, bisitari eta bertako Gazte Alai eta Zahar Alai
-19:30etan: “Maria Julia Ercoreca” emanaldi artistikoa Paris Antzokian: euskal etxe bisitarietako dantza taldeen partaidetza eta baita Necocheakoak bertakoak (59. etorbidea, 62. eta 64. artean)
-22:30etan: Afaria eta erromeria Euzko Etxean. Drindots taldearen musika zuzenean

Igandea, azaroaren 13an

-11:00etan: Meza Karmengo parrokian (61. kalean, 58. eta 60. artean)
-12:00etan: Lore sorta bat Dardo Rocha enparantzako Gernikako kimuan. Danborrada eliz aurrean
-12:30etan: Dantzak Dardo Rocha Plazan
-14:00etan: Amaiera errekia, Aste Nazionaleko lehiaketetako sari-ematea: logo-, afixe-, eta euskarazko txartelena. Lekua: Colegio Danes, 43. etorbidean, 64 eta 66 artean. Sarrerak salgai euskal etxeko idazkaritzan.
-18:00etan: Ordezkaritzen azken agurra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia