euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko Unibertsitateak Ikerketa Masterrak egiteko diru laguntzak eskaintzen dizkie atzerriko ikasleei

2007/07/09

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpusa
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpusa

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Ikerketa Masterrak edo Doktorego Programak egin nahi dituzten ikasleentzako laguntza deialdia argitaratu du. Euskal Autonomi Erkidegoko zein atzerriko ikasleek eskatu dezakete laguntza hau. Master eta Doktorego Programa bakoitzeko bost laguntza emango dituzte eta laguntzak bi motatakoak izango dira: urtean 3.000 eurotako laguntza Euskadin bizi diren ikasleentzat; eta 4.500 euro urtean atzerriko ikasleentzat. Laguntzak eskatzeko epea uztailaren 30ean itxiko da.
Euskal Herriko Unibertsitateak dirulaguntzak eskaintzen ditu erakunde horretan Ikerketa Masterra edo Doktorego Programak egin nahi dituzten ikasleentzat. Laguntza hauek Euskadiko zein atzerriko ikasleei zuzenduak daude eta euren kopurua honokoa izango da: 3.000 euro urtean Euskadin bizi diren ikasleentzat eta 4.500 euro urtean atzerrikoentzat. Hautagaiek bete beharreko baldintzak 'kalitate aipamena duen ikerketa-master edo doktorego-programa batean izena emanda izatea' eta 'ikerketa-masterra edo doktorego-programa egiteko beharrezkoa den titulua izatea' izango dira.

Eskaerak aurkezteko epea datorren uztailaren 30ean itxiko da. Eskaerak Doktorego Azpibatzordearen buruari igorri behar zaizkio honako helbide honetara, ikasleen mugikortasunerako deialdirako dela adieraziz: Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala, Master eta Doktoregoko Atala, I. Ikasgelategia, Unibertsitate Campusa, Leioa. Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro Orokorreko bulegoetan ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honokoa da: ereduaren araberako eskaera orria 1. agiria; NANaren edo pasaportearen fotokopia; ziurtagiri akademikoa, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita; eta ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.


Lotura interesgarriak

Euskal Herriko Unibertsitatea
www.ehu.es

Daialdiaren oinarriak
Deialdia eta imprimakiak

EHUk lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Filipinetako hiru unibertsitatekin
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia