euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko kulturari buruzko hitzaldi eta meza batekin gogoratu da Gral. Las Heras-en San Inazio eguna

2011/08/04

Gral. Las Heraseko dantzariak San Inazio ospakizunean
Gral. Las Heraseko dantzariak San Inazio ospakizunean

PUBLIZITATEA

Pasa den mendean, saioaldi batzuk egin ziren Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herrian euskal etxe bat sortzeko. Urte askotako eginahalek euren fruituak eman dituzte eta gauden 2011 honetan Zazpirak Bat euskal etxeak bere lehenengo zuzendaritza batzordea hautatu du. Batzordea osatu bezain laster, Luis Echegaray lehendakari duen taldeak lanari ekin eta ekintza batzuk antolatu zituen euskal kultura Las Heras eskualdean aurkezteko. Gipuzkoa eta Bizkaiko patroiaren eguna ere ospatu dute Gral. Las Heras-eko euskaldunek, hitzaldi bat, elizkizunak eta dantza erakusketa bat eskainiz.

Gral. Las Heras, Argentina. Joan den uztailaren 23an eta bertako udaletxeko areto nagusian, “Euskaldunen historia Argentinan” izenburuko hitzaldia eman zuen Cesar Arrondo irakasleak Gral. Las Heras-en. Bertako Zazpirak Bat euskal etxeak antolatutako ekintza arrakastatsua suertatu zen eta bildutako jendeak mintzaldia arreta handiz jarraitzeaz gain, galdera mordoa egin zuen Arrondoren azalpena bukatu eta gero.

Aipatzekoa da inguruko herrietako euskal etxeek lagundu zituztela Las Heras-eko euskaldunak ekintza honetan, tartean Marcos Paz eta Cañuelaseko lagunak. Gral. Las Heras-eko alkatea den Juan Carlos Caló eta herriko kultur idazkaria ere bertaratu ziren Arrondoren hitzaldira. Gaua euskal etxeko dantzarien ikuskizun batekin bukatu zen.

San Inazio eguna Gral. Las Herasen 2011 01

[Meza bukatzean, Zazpirak Bat dantzariek dantza erakusaldia eskaini zioten publikoari]

San Inazioren omenezko elizkizuna

Euskaldunen tradizioak mantentze aldera San Inazio meza ospatu zen joan den igandean Buenos Aires hiriburutik 70 kilometrora dagoen herri honetan. Zeremonia San Cipriano elizan burutu zen goizeko 11etan eta segidan, elizaren aurrean eta dantzarien eskutik dantza erakusaldi bat opari zitzaion publikoari. “Urte osorako egitaraua egin dugu eta betetzen ari gara proposatutakoa. Asmoa da, gainera, egitarauko ekintzak urtero egitea”, adierazi digu Luis Echegaray euskal etxeko lehendakariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia