euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko bisitak eta San Inazioko hitzordua Txileko Santiagoko Euzko Etxearen Berriketari buletinean

2012/07/16

Jose M. Garate historialaria eta alaba Euzko Etxean, elkarteko J. M. Narvarte, I. Bastarrica, J. Mendiburu, J. Sallaberry eta J. Oyarzunekin (argazkia Berriketari)
Jose M. Garate historialaria eta alaba Euzko Etxean, elkarteko J. M. Narvarte, I. Bastarrica, J. Mendiburu, J. Sallaberry eta J. Oyarzunekin (argazkia Berriketari)
Santiagoko Eusko Etxeko albisteak dakartzan Berriketari buletinak, elkartean azken hilabeteetan gertatutakoen berri dakar azken alean, tartean Euzko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Ainhoa Aldayk eta Giza Eskubideen zuzendari Jesus Lozak Txilera eta euskal etxera egindako bisita. Euzko Etxean izan zen baita ere Jose Mari Garate historialari donostiarra, eta Domingo Bonetxea getariarraren bizitzari --eta altxorrari-- buruz egiten ari den ikerketaren berri eman zuen. Gainera, Berriketarik hil honetako hitzordu nagusia gogorarazten die irakurleei: San Inazio jaia, aurten uztailaren 29an antolatua.

Santiago, Txile. Maria Angelica Carrascok editatzen du Berriketari eta berak bildu ditu azken alean agertzen diren berriak eta artikuluak. Horien artean aipagarria da, adibidez, ekainaren hondarrean Kanpo Harremanetarako zuzendari Ainhoa Aldayk eta Giza Eskubideen zuzendari Jesus Lozak Txilera egin zuten bidaia. Ekainaren 25ean Santiagon Euskadiko ordezkari Ana Urchuegiak egin zien harrera, eta hurrengo egunean Euzko Etxea elkarteko zuzendaritza kideekin bazkaria egin zuten euskal etxeko Donosti jatetxe berrian. 

Santiago Ainhoa Alday 2012

[Ainhoa Alday Kanpo Harremanetarako zuzendaria Jose M. Narvarte, ezkerrean, J. Oyarzun, eskuinean, eta aurpegiaren zati bat agertzen dela Jesus Loza komisionatua (argazkia Berriketari)]

Euzko Etxean izan zen baita ere Juan Mari Garate Ibarrola historialari donostiarra. Garate Domingo Bonetxea getariarraren bizitzari buruzko lana ari da prestaten, Francisco Mellen eta Jose Manuel Alonso I. ikerlariekin batera. Bonetxea Getarian jaio zen 1711an eta Tahitin hil zen 1775ean. Altxor ikusgarri batekin batera hilobiratu zutela dio kondairak eta, besteak beste, istorio hori argituko du ikerketak.

Horrez gain, Berriketarik Balendin Berriotxoa sainduaren omenez egin zen mezaren albistea dakar eta Euzko Etxearen mendeurrenari buruz artikulua idazten du Pedro J. Oiarzabal historialariak. Azkenik, datorren uztailaren 29an egingo den San Inazio jaira gonbidatzen ditu elkarteak bazkideak. 

-Berriketari e-mailean doan jaso nahi izanez gero, idatzi mezua hona: berriketari@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia