euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko bi irakasle bolondres sei astez ari dira euskara eta euskal kultura eskolak ematen Argentinako Paranán

2008/08/12

Aduna Olaizola Euskara eta Euskal Kultura eskolak ematen Argentinako Paraná herrian, bertako Urrundik Euskal Etxeak antolaturiko ekitaldian
Aduna Olaizola Euskara eta Euskal Kultura eskolak ematen Argentinako Paraná herrian, bertako Urrundik Euskal Etxeak antolaturiko ekitaldian

PUBLIZITATEA

Ikastaroa uztailaren 23an hasi zen Entre Ríos probintziako hiriburu den Paraná-n eta izena emandako ikasle kopuru altuaren karietara bi talde antolatu behar izan dira. Saioak kitorik dira da eta bertan ikusten ari diren gaiak hizkuntza eta bere jakingarriak dira, baita Euskal Herriaren historia eta kulturari buruzko gaiak ere. Euskaria Fundazioak bideratu du proiektua eta eskola emaileak, berriz, Aduna Olaizola Galardi irundarra eta Ibai Iztueta zegamarra dira.

Paraná, Argentina. Ikastaroa uztailaren 23an jarri zuen abian Paraná-ko Urrundik Euskal Etxeak.  Sei aste iraungo ditu, bi zatitan banatuta. Lehenengo zatiko arduraduna Aduna Olaizola Galardi da. Adunak euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta hamabi urte daramatza Bartzelonako Hizkuntza Eskolan irakasle. Bigarren zatia, gainerako hiru asteak alegia, AEKko irakasle ohi eta gaur egun eskola eta institutuetan irakasle ari den Ibai Iztueta zegamarra da.

Eskolak musutruke dira eta ordutegiak honela banatzen dira: lehenengoa, astelehen, asteazken eta ostegunetan ari da, iluntzeko 8etatik 9:30etara; bigarrena, ostera, astearte, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 4etatik 5:30etara. Euskaria Fundazioaren laguntzarekin antolatu da proiektua. EuskalKultura.com-ekin hizketan, antolatzaileek bi irakasleok Paraná-ra, bereziki ikastaroa ematera etortzeko egin duten ahalegin pertsonala azpimarratu nahi izan dute.

Informazio gehiago eskuratzeko, aski da Urrundik Euskal Etxearen honako telefono zenbakira deitzea, (0343) 4317676 da; bestela, urrundik@gigared.com da helbide elektronikora idaztea.

Lotura interesgarriak

Asociación Vasco Argentina Urrundik de Paraná
www.urrundik.com.ar

Euskaria Fundazioaren webgunea
www.euskaria.eu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia