euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian uda honetan egingo diren musika eta dantza jaialdien mapa eta webgunea sareratu du Eresbilek

2017/06/19

Eresbilen webgunean topa daitekeen Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien mapa
Eresbilen webgunean topa daitekeen Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien mapa

PUBLIZITATEA

Eresbil euskal musikaren artxibo nazionala da eta Gipuzkoako Errenterian dauka egoitza fisikoa. 2017ko uda honi begira (Ipar hemisferioko uda, hegokoan negua) plazaratu berria du ekainetik irailera arte Euskal Herri osoan egingo diren hainbat musika eta dantza bilkura eta jaialdien berri biltzen duen baliabide bat, tartean mapa ere baduela, hobeto topatu eta kontsultatu ahal izateko. Euskal Herrikoentzat eta kanpotik bisitan datozkigunontzat intereskoa. Kontsulta ezazu zeuk ere zeure ordenagailutik.

Errenteria, Gipuzkoa. Eresbilen webguneko atal berri honek musika mota guztietako uda honetako euskal jaialdiak biltzen ditu, jazza, rocka edota reggae bezalakoetatik, folka eta musika eta dantza tradizionaletaraino tartean klasikoa edota itsas kantuak.

Angelu, Biarritze eta Donibane Lohizunetik, Lizarra, Antsoain eta Iruñeraino.

Edo Itsasuko Errobiko Festibaletik Gasteiz, Getxo eta Donostiako Jazzaldiraino, Portugaleteko Folk Jaialdia ere gogoan. Ahaztu gabe Bilboko BBK LIve, Bidasoaldeko Folk Festibala, Mundakako The Basque Music & Cook Festibala, Donostiako Hamabostaldia edo, urrutiraino  ostegun honetan bertan solstizioa ospatzeko Tolosako mendietan, Urkizun, Et Inkarnatus orkestrarekin tradizio bilatzen ari den musikaldia.

-Hitzordu horien mapa hemen kontsulta daiteke
-Hemen Eresbilen 2017ko "Udako musika eta dantza jaialdiak" sail berria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia