euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria gonbidatu berezia izango da Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakustaldian

2008/10/28

Kukai taldeak Mexikon eskainiko duen Taupadak ikuskizuneko irudia
Kukai taldeak Mexikon eskainiko duen Taupadak ikuskizuneko irudia

PUBLIZITATEA

Euskal Herria gonbidatu berezia izango du datorren larunbatetik aurrera eta hogeita hamar egunez hiriburu mexikarrean egingo den Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakustaldiak. Hogeita bederatzi izango dira Mexikoko eta kanpoko konpainiak, eta ehun bat eskainiko dituzten emanaldiak. Euskal Herritik Tanttaka eta Kukai-Logela taldeak bilduko dira, baita Kepa Junkera musikaria ere.

Mexiko Hiriburua, Mexiko. Euskal Herria aukeratu du Mexiko Hiriburuko Arte Eszenikoen III. Erakustaldi honek gonbidatu berezi gisa. Datuei erreparatuz, orotara hogeita bederatzi konpainia arituko dira, ehun bat ikuskizun eskainiz Mexiko DFko zenbait areto eta antzokitan, ikuslego aldetik 45 bat mila ikuslerengaina heltzea pentsatzen delarik. Tanttaka eta Kukai-Logela konpainiak eta Kepa Junkera musikaria bertan izango dira euren azken emaitzak aurkezten.

"Lehendabiziko bi edizioetan ikusleen adierazpide artistikoei buruzko interesa finkatu eta zabaltzea lortu ondoren, Erakustaldiak indartu nahi du aurtengoan bere nortasuna zeregin eszenikoari buruzko eta bere proiekzioari buruzko elkarrizketa eta gogoeta sustatzen", adierazi du Elena Cepeda Barruti Federaleko Kultura idazkariak, Notimex agentziak bildutako adierazpenetan.

"Hogeita bederatzi antzerki eta dantza talde aurkezteaz gain, bakoitza bere proposamen eta genero propioarekin, Euskal Plataforma Eszenikoa egingo dugu, ikuskizun artistiko eta kulturalak programatzen interesa daukaten arte eszeniko eta musikal ekoizle eta programatzaile internazionalen elkarretaratze bat", emendatu du, azpimarratuz topaketaren programazioan aipatutako bi euskal antzerki taldeak eta Kepa Junkera arituko direla, eta horiekin batera, besteak beste, Bogotáko Kultura Merkatuko nazioarteko programatzaileak eta Ekuadorreko Antzerki Jaialdien Sarekoak.

Lotura interesgarriak

Erakustaldiaren bigarren edizioaz
www.artezblai.com/aldizkaria/artez86/zona/mexico.php

Tanttaka taldea
www.jpproducciones.com/companhia.php?companhia=Tanttaka_Teatroa

Kukai-Logela
Mexiko eta Dominikar Errepublikarrera ari dira

Kepa Junkera
www.kepajunkera.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia