euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gizataldea partaide Buenos Airesen, Juan de Garayk hiria birfundatu zuela ospatzen duen urteroko ekitaldian

2019/06/12

Buenos Airesen bigarren sorreraren 439. urteurrena
Buenos Airesen bigarren sorreraren 439. urteurrena

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Hiriburu argentinarrarenn bigarren fundazioaren 439. urteurrena bete zen atzo, eta baita ospatu ere, bertako euskal gizataldeak partaidetza nabaria izan zuen urteurren zeremonia tarteko. Omenaldia, hiriaren sortzailearen omenean, Juan de Garay Plazatxon egin zen, Etxe Arrosatik metro batzuetara eta Gernikako Arbolaren kimua lekuko. Joaquin Sucunza apezpikuak bildutako jendea bedeinkatu ondoren, Euskadiren ordezkari Sara Pagolak eta Juan de Garay Fundazioko lehendakari Diego Ibarbiak lore eskaintza utzi zuten Juan de Garayren oroigarriaren oinarrian.

Ereserki argentinarra abesteko orduan, Patricios erregimentuko bandak jo zuen eta Euskal Echea Eskolako neska-mutilek banderak altxa zituzten.

Gogora dezagun Buenos Airesen bigarren fundazioa --aurrekoa ez bezala egungo lekuan gertatua-- 1580ko ekainaren 11an gertatu zela. Lehenengoa, berriz, 1536ko otsailean izan zen, euskal jatorrizko beste espedizioburu baten esku: Pedro de Mendoza.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia