euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gazte kooperanteek jarduera ludikoak eta sozialak sustatzen dituzte haur perutarren artean

2017/08/02

Peru-ko Lurigancho-ko gaztetxo talde bat euskal kooperanteekin (argazkia Irekia)
Peru-ko Lurigancho-ko gaztetxo talde bat euskal kooperanteekin (argazkia Irekia)

Lurigancho-n (Peru) 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte. “Hainbat lan giro eta egoeratara egokitu behar dugu”, diote euskal gazteek. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak sustatua da. Jaurlaritzak emaniko datuen arabera, ehun euskal gazte ari dira aurtengo udan parte hartzen Ertamerikan, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan garapenerako lankidetza eginkizunetan.

PUBLIZITATEA

Lurigancho, Peru. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako misioek, Eusko Jaurlaritza antolatzile, jarduerak garatzen dituzte haurrekin, adinekoekin, ingurumenarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako zereginetan. Bea, Lain, Miren eta Maitane dira egunotan Lurigancho udalerriko haurren artean jarduera ludikoak eta sozialak sustatzen dituzten espedizioko kide; 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte.

“Hainbat lan giro eta egoeratara egokitu behar dugu”, esaten du Maitane Erauzkinek, Euskadiko Gazteak Lankidetzan-eko kideak. Haurrak sustatzeko zereginari, ingurumenaren kontserbazioari eta jasangarritasunari buruzko irakaskuntza ere gehitu behar zaie.

100 euskal gaztek hartzen dute aurtengo udan parte garapenerako lankidetzako eginkizunetan Ertamerikan, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan; gazte partaideak euskal GGKEen epaimahai batek hautatzen ditu aurkeztutako guztien artean. Izan ere 25 urte bete ditu Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak Euskadiko gazteak sentsibilizatzen. joan den astelehenean, San Ignacio de los Moxos-en San Inazioren, Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindariaren, jaia ospatzu dute.

Besteak beste, honako hauek dira kooperazio lekuak: Cochabamba, Santa Cruz de la Sierra, San Ignacio de los Moxos,  Pereira, Floridablanca, Medellin, Manta, Quito, Cebu, San Lucas Toliman, Chimaltenango, Jutiapa, Burdwan, Bishrail, Mumbai, Kisumu, Chacahua, Oaxaca de Juárez, Puerto Escondido, Oaxaca, Tenejapa, Chiapas, Maputo; Macia, Manica, Masaya, Puerto Cabezas y Waspam,  Cusco, Huancayo, Lima, Lurigancho, Ayacucho, Cusco, Piura, Tacna, Cutervo, Lurigancho, Collique, Collique, Yungay, Huancayo, Santo Domingo,  Kebemer, Longako eskualdea eta Fanaye.

Euskal GGKEetako ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu leku horietan egongo diren ehun pertsonak. Bertaratzeko, hautatuek kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa jaso dute. Programaren gastuak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia