euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gatazka mintzagai bihar Liverpooleko Unibertsitatean, "An end to the Basque Conflict?" mintegian

2015/03/25

Liverpooleko Unibertsitatea
Liverpooleko Unibertsitatea

PUBLIZITATEA

Euskal gaiei leku berezia eskaintzen ari zaie asteotan Liverpooleko Unibertsitatea, bertako Manuel Irujo Fellowship katedrak antolatutako jarduerei esker. Bihar bertan, euskal gatazkaren inguruan mintzatuko dira Euskal Herriko eta nazioarteko adituak, "An end to the Basque Conflict?" mintegiaren baitan. Xabier Irujo (University of,Nevada, Reno) izan da antolatzailea eta partehartzaileen artean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Agirre Lehendakaria Center-en izenean.

Liverpool, Ingalaterra. Liverpooleko Unibertsitateak euskal gaztakari buruzko mintegia hartuko du bihar, Etxepare Euskal Institutuak bertan sortutako Manuel Irujo Fellowship Katedrak antolatuta. Mintegiaren izenburua An End to the Basque Conflict? da (Euskal gaztakarentzat amaiera bat?). Topaketaren antolatzaile izan da Xabier Irujo, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko zuzendaria eta aurtengo Manuel Irujo Fellow (katedraren irakasle gonbidatua).

Mintegiak euskal gatazkaren jatorria aztertuko du eta berau konpontzeko zailtasunaren zergatia ere mahai gainean jarriko, Etxepare Institutuak aditzera eman duenez. Nazioarteko adituak izango dira partaide, besteak beste: Xabier Irujo doktorea (University of Nevada, Reno), Iñigo Urrutia doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea), Kevin Bean doktorea (University of Liverpool), Richard Gillespie (University of Liverpool), Amaia Agirre (Agirre Center for Social and Political Studies) eta Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria (Agirre Center for Social and Political Studies). Bertan izango da, halaber, Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.

Ekitaldi hau Historia, Hizkuntza eta Kultura fakultateko ekimen kolektibo bat da, kanpoko bi erakunderekin lankidetzan:  Euskal Herriko Unibertsitatea eta Agirre Lehendakaria Center.

Programa osoa hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia