euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeetako eta irakurletzetako euskara ikasleak Euskal Herrira bidaiatu daitezke, zure ‘atsegin dut'-a ematen badiezu

2019/03/25

Lehiaketan parte hartzen ari diren bideoetako batzuk
Lehiaketan parte hartzen ari diren bideoetako batzuk

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 21. Korrikari babesa emateko asmoz bideo lehiaketa bat antolatu zuten Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak. Saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne, eta deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta. Bideoetan ikasleek beren burua aurkeztu behar zuten eta bide batez Korrikan partaidetza bultzatu euren hirietako leku esanguratsu batetik.

Bzter guztietako bideoak daude, Estatu Batuetakoak, Argentina osokoak, Txile, Mexiko, Australia, Polonia, Australia, Espainia, Frantzia... Patagoniatik Sri Lankarainokoak.

Bideoak bidaltzeko epea bukatu zen eta, bigarren fase honetan, bozkak emateko txanda da. Aurkeztu diren bideoak hemen ikus ditzakezu (segidan, bata bestearen onodotik), hor dituzu botoen, alegia ’atsegin dut’en zain. Bozka gehien jasotzen duten ikasleak izango dira irabazleak. Gogoan izan materiala bi kategoriatan dagoela bereiztuta sari bana egongo baita irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleentzat. Botoak emateko epea apirilaren 1ean amaituko da eta irabazleen izenak biharamunean plazaratuko dira.

Korrika ekimena bi urtean behin antolatzen da euskararen alde egiteko. 2019koa 21. edizioa du. Ibilbidea apirilaren 4an hasiko da Garesen, Nafarroan, eta 14an bukatuko Gasteizen, Araban.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia