euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeentzako eta diasporan egoera larrian daudenentzako laguntzen epea otsailaren 29n itxiko da

2012/02/03

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen
Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu oraindik garaiz direla 2012 urterako euskal etxeentzako laguntzak eskatzeko, eta baita ere tarte berean Diasporan egoera larrian dauden pertsonei laguntzak eskatzeko. Bi deialdietan eskabideak aurkezteko epea hil honen bukaeran itxiko da, otsailaren 29an zehazki. Jarraian deialdiei buruzko informazioa gehiago eta eskabideak aurkezteko beharrezkoak diren imprimakien loturak bildu ditugu.

Vitoria-Gasteiz. Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu martxan direla Diasporako euskaldunentzat oso interesgarriak izan daitezkeen bi deialdi: batetik, euskal etxeen 2012ko gastuentzako eta jarduerentzako laguntzak, eta, bestetik, atzerrian euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonentzako diru-laguntzak, 2012 urterako ere. Bi deialdiotan eskabideak aurkezteko epea otsailaren 29an itxiko da.

2012 urterako euskal etxeentzako diru-laguntza deialdiari dagokionez, orotara 1.234.667 euro banatuko dira, urte horretan bertan burutu beharko diren programa eta ekimenak laguntzako. Eskabideak aurkezteko, deialdiarekin batera argitaratu diren inprimakiak bete behar dira.

-Deialdian parte hartzeko xehetasun guztiak, hemen

Egoera larrian daudenentzako laguntzak

Otsailaren 29an itxiko da baita ere atzerrian euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko 2012. urteko deialdia. Orotara 202.000 euroko zuzkidura du deialdi honek. Aurreko urteetan bezala euskal etxeak dira eskabideak aurkeztuko ardura dutenak; hori dela eta, laguntzak eskatu nahi dituztenek gertuen duten euskal elkartearekin jarri behar dute harremanetan lehen bait lehen. Deialdia, hemen.

-Deialdian parte hartzeko xehetasun guztiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia