euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeentzako 2008ko laguntza deialdia argitaratua; eskabideak aurkeztu daitezke, maiatzaren 16a bitartean

2008/04/15

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea, Argentinan (argazkia DenakBat EE)
Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea, Argentinan (argazkia DenakBat EE)

PUBLIZITATEA

Joan den astean EuskalKultura.com-ek iragarri legez, Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) aurtengo Euskal Etxeentzako laguntzen deialdi berria. Deialdiaren testua duela egun batzuk zabaldu zitzaien euskal etxeei, baina EHAAn argitaratua izateak dagoeneko eskabideak aurkez daitezkeela nahi du esan. Dokumentazioa eta dagozkion imprimakiak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatuko da.
Eusko Jaurlaritzak asteleheneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuen Euskal Etxeentzako laguntzen 2008ko deialdia, eta ondorioz, subentzio hau eskatu nahi duten euskal etxe eta federazioek dokumentazioa aurkez dezakete jada. Deialdia atzerapenez argitaratu du aurten Jaurlaritzak, neurri handi batean iazko Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrean euskal etxeek aurkeztu zituzten proposamenak aintzat hartu eta ebazpena erregulatzen duen dekretua aldatu duelako, adierazi dute Gasteizko exekutiboko iturriek.

Dekretu berria honakoa da eta EHAAn argitaratua izan da astelehen honetan bertan, egin diren aldaketen berri emateko. Aldaketa horien artean hauexek daude: 'alde batetik, diru-laguntza jaso ahal izateko gutxieneko puntuaketa batera iritsi beharra eta, bestetik, urtero-urtero, deialdia onartzen duen Ebazpenean etorriko direla jasota diruz lagunduko diren jarduera eremuak, eta baita zenbatekoak eta gutxieneko eta gehieneko kopuruak ere'.

Dekretuarekin batera Jaurlaritzak 2008ko diru laguntzen deialdi edo ebazpena argitaratu du. Ebazpen hau erabili behar dute laguntzak eskatu nahi dituzten euskal etxeek. Ebazpeneko oinarriak eta inprimakiak eskuratu ahal izateko, jo hona. Aipagarria da eskabideak aurkezteko epea zabalik dela dagoeneko eta maiatzaren 16ean itxiko dela.


Lotura interesgarriak

2008ko laguntza deialdiaren aurrerapena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 7an

Euskara klaseetarako diru laguntzen esleipena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia